Zertarako? Bazkide Txartela beharrezkoa da Basozelai Gizarte Etxean nahiz Taberna Nagusian diren Gazteguneetan sartu ahal izateko. Horrez gain, aukera izango duzu Basauriko Udalaren Gazte Zerbitzuak eskainitako ikastaro eta tailerretan abantailak eta deskontuak lortzeko.
Nori zuzendua? Txartela eskatzeko aukera izango dute Basaurin erroldaturiko eta 1986-2011 urte bitartean jaiotakoek. Doakoa, pertsonala eta besterenezina.
Nola lortu? Gazte zerbitzuaren webgunean, zirtzart.basauri.eus , “Egin bazkide!” loturan sartu eta eskaera egin! Ondoren zurekin harremanetan jarriko gara, Gazte Informazio Bulegotik pasa zaitezen (Basozelai Gizarte Etxea) txartela jasotzera. Nahi izanez gero, tramitea Gazte Informazio Bulegoan bertan egin dezakezu.