rockein txiki<<Rockeinek bere parte hartze marka gainditu du zortzigarren urtez jarraian, 191 proiektuk izena eman ostean>>

-31 proiektu Tokiko talderik onenari sarira hautagai izango dira; 40, Euskarazko talderik onenari; eta 19k, Eskarabilera saria jasotzeko aukera izango dute

-Finala azaroaren 18an izango da Basauriko Social Antzokian

Iragan asteartean, uztailaren 11n, itxi zen Rockein-en 11. edizioan izena emateko epea. Lehiaketa musikala Basauriko Udalak antolatzen du, Arrigorriaga, Galdakao eta Laudioko Udalen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz, eta Euskal Autonomi Erkidego eta Nafarroako bakarlari eta taldeei zuzenduta dago.

191 artistak eman dute izena, zortzigarren urtez jarraian parte hartze marka gaindituz. Jasotako proposamenen artean 31 (2022an, 38) tokikoak dira (Basauri, Galdakao, Arrigorriaga edo Laudion erroldatutako kide bat, gutxienez); 40 euskarazko talderik onenari saria lortzeko hautagai dira (2022an, 42); eta 19k (2022an, 15) Eskarabilera saria eskuratzeko aukera izango dute (gutxienez kideen %50 emakumeak dituzten proiektuak).

191 proposamenak epai mahaiaren eskuetan daude azaroaren 18an Basauriko Social Antzokiko finalean nortzuk joko duten erabakitzeko.

Parte-hartzearen bilakaera
Rockeinen parte-hartzaile kopuruak hurrengo bilakaera izan du 2013ko lehen ediziotik:

2013: 85 parte-hartzaile
2014: 105 parte-hartzaile
2015: 95 parte-hartzaile
2016: 110 parte-hartzaile
2017: 129 parte-hartzaile
2018: 135 parte-hartzaile
2019: 146 parte-hartzaile
2020: 169 parte-hartzaile
2021: 179 parte-hartzaile
2022: 188 parte-hartzaile
2023: 191 parte-hartzaile

SARIAK:

Talde irabazlea
- EP profesional bat (gutxienez bost abesti) grabatzea, ekoiztea eta masterizatzea Bilboko El Tigre estudioetan.
- EParen 500 kopia editatzea, CD euskarrian.
- Bideoklip profesional bat grabatu eta ekoiztea.
- MAZ Basauri jaialdian edo Bizkaiko areto onenetako batean kontzertua eskaintzea

Tokiko talderik onena
- MAZ Basauri jaialdian edo Bizkaiko areto onenetako batean kontzertua eskaintzea

Euskarazko talderik onena
- Abesti bat grabatzea eta ekoiztea.
- MAZ Basauri jaialdian edo Bizkaiko areto onenetako batean kontzertua eskaintzea

Eskarabilera saria
- MAZ Basauri jaialdian edo Bizkaiko areto onenetako batean kontzertua eskaintzea

Informazio gehiago:
www.facebook.com/rockein
Twitter: @rockeinrock

 

OPEN 23 mini«Open BSZ 2023» skate txapelketa bik osatzen dute, eta lehenengoa ekainaren 24an, larunbatean, egingo da.


- Bigarren jarduera urriaren 12an izango da, Basauriko San Fausto jaietan.
- Sarietan bi mila eta bostehun euro baino gehiago banatuko da.

 

Ekainaren 24an, larunbata, itzuliko da urtero bezala Basozelaiko pistetako skate txapelketa, San Juan egunarekin batera. Antolaketan Basauriko Udala dabil ZirtZart Gazteria Zerbitzuaren bitartez eta Basauriko Skate Elkartearekin elkarlanean.
Aurten bi txapelketa izango dira Basozelaiko skatepark aldean: lehenengoa 18 urtetik gorakoentzat soilik izango da eta San Juan jaiarekin bat egingo du. Bigarrena, berriz, adingabeentzat izango da eta San Fausto jaiekin bat etorriko da. Txapelketaren antolakuntzak bi mila eta bostehun euro baino gehiago bideratu ditu «Open BSZ 2023» saria emateko.
Lehenengo jardunaldia ekainaren 24an 12:00etan hasiko da eta lau kategoria izango ditu:
• Emakumezkoak. 12:00
• Masterrak. 13:00
• Open + Best Trick. 16:00
• Half Pipe. 18:00
Izen-emateak ekitaldiaren egunean bertan egingo dira.
Azkenik, bigarren txapelketari dagokionez, irailaren hasieran formatua eta informazioa aurkeztea aurreikusten du antolakuntzak.
Informaziorik nahi baduzu:
Basauriko Udala – ZirtZart Gazte Informazio Bulegoa
- Telf.: 944 666 430
- Helbide elektronikoa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
- Webgune: zirtzart.basauri.eus
- Sare sozialak:
o Facebook: facebook.com/zirtzartbasauri
o Twitter: @zirtzartbasauri
o Instagram: @zirtzartbasauri

 

 

Cartel Urban Festa 2023 TXIKIA<<Basauriko Udalak Street Art erakusketa antolatu du, eta hori «Urban Festa» programaren hamabigarren edizioaren baitan dago>>


Ekainaren 17an Basauriko Basozelai Gizarte Etxean Urban Festa arte lan jaialdia antolatua izango da, eta bertan hogeita hamar gazte inguru batuko dira Street Art erakusketan parte hartzen. Horrez gain, egunean, kaleko grafismoa ardatz duen master class-a antolatu da, hori adingabeei zuzendua delarik.

Basauriko Udalak antolatua –ZirtZart gazte zerbitzuaren bitartez- eta Kultur Basauriren laguntzarekin, jardunaldian txapelketa txikia ere jokatua izango da, eta bertan edonork izango du parte hartzeko aukera.


Basozelai Gizarte Etxeko patio barruko aldean diren hormak erakusketan izango diren gazteen beharrezkotasun teknikoei egokitu eta horiek egunean zehar lanean arituko dira zentroa koloreztatuz. Jatorriari dagokionez, parte hartzaileak Euskal Autonomia Erkidego eta Nafarrak dira eta hauek goizeko 11:00tan hasiko dute lana. Antolakuntzak 8 orduko prozesua aurreikusi du. Publikoari dagokionez, doan sartu eta parte hartzeko aukera izango du bai Street Art erakusketa –ikusle gisa– nahiz master class -bereziki gazteei zuzenduta- edota txapelketa txikian. Azken bi horietan, aldez aurretik beharrezkoa da izena ematea plaza kopuru mugatua baitago.

Produkzio ordutegia:
• Street Art erakusketa: 11:00 – 19:00
• Master Class: 12:00 – 14:00
• Txapelketa Txikia: 19:00 – 20:30
Egun osoa musikaz girotua egongo da eta bazkalostean mikro irekiaren saio bat antolatuko da, non edozein artistak parte hartu ahal izango duen denbora tarte mugatu batean.

Argibide gehiago:
Basauriko Udala – ZirtZart Gazte Informazio Bulegoa
- Tel.: 944 666 430
- Helbide elektronikoa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
- Webgunea: zirtzart.basauri.eus

1 orria 26 orritik

Non Gaude

GIB, Entsegu Gelak eta Basozelaiko Gaztegunea
 Basozelai Kalea 11 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 00)
WhatsApp: (+ 634 984 615)
 zirtzart@basauri.eus
San Migeleko Gaztegunea
 Gernika 60 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 71)
 zirtzart@basauri.eus

 Basauriko Udala TTII | Pribatutasun politika

Bilatu