<<Ekainaren 16an, Basaurin, «Urban Festa»ren zazpigarren edizioa ospatuko da, grafitia ardatz duela eta nobedade berriak eskainita>>
Ekainaren 16an Urban Festa jaialdia ospatuko da Basozelai Gizarte Etxean, ZirtZart Basaurik antolatua –Basauriko Udalaren Gazteria programaren baitan- eta Kultur Basauriren laguntzarekin. Grafiti arte-lanetan aditu andana batzen dituen eskaintza horrek zazpi urte beteko ditu aurtengoan, eta ohiko erakusketaz gain, tailerrak eta zuzeneko musika ere ez dira faltako.
Antolakuntzak, nobedade moduan, arte-lan urbano mota berrien produktuen erakusketa antolatu du egun horretarako. Parte-hartzaileek aukera izango dute ekoizturiko lanak publikoaren aurrean aurkezteko, eta era berean, beste profesionalekin harremanetan jartzeko.
Zazpigarren edizio honek kutsu solidarioa ere badu. NBQ erakunde laguntzaileak hainbat ekimen bultzatu izan ditu egun arte bere produktuen salmentaren bitartez lorturiko dirua proiektu solidarioei bideratuta, minbiziaren aurkako edota animalien babeserako kanpainak, besteak beste. Ekainaren 16an, Urban Festa programaren baitan, enpresak spray edizio berezia aurkeztuko du, eta irabazi guztiak Pare Manel Fundazioak jasoko ditu. Bullying edo eskola-jazarpenaren aurka lan egiten duen irabazi asmorik gabeko elkartea dugu azken hori. Aipatzekoa da, bestalde, edizio berezi horren diseinuan Arrigorriagako Andoni Ortiz gaztearen lana. Ortiz, aitzinetik ibili izan da Urban Festan murgildurik laguntzaile lanetan.
Egunean zehar Profesor G musikaria zuzenean arituko da grafiti erakusketa girotzen, eta gaueko bederatzietatik aurrera Aiaraldeko Soinu Sistema kolektiboak “roots reggae” jaialdia eskainiko du.
Programazioa:
- Grafiti erakusketa: 11:00 – 20:00
- Zuzeneko eskaintza, Profesor G
- NBQ aurkezpena: 16:00
- Grafiti eta Serigrafia tailerrak: 17:00
- «Batalla de Stylos» txapelketa: 20:00
- «Aiaraldeko Soinu Sistema»: 21:00
*Egitarau osoa doakoa da, eta beraz publikoak ez du inolako sarrerarik ordaindu behar izango. Tailer nahiz zuzeneko emanaldien plaza kopurua mugatua izango da.
Seigarren edizioaren bideo-laburpena: LOTURA