<<Rockeinek bere parte hartze marka gainditu du seigarren urtez jarraian, 179 proiektuk izena eman ostean>>
- 25 proiektu Tokiko talderik onenari sarira hautagai izango dira; 33, Euskarazko talderik onenari; eta 20k, Eskarabilera saria jasotzeko aukera izango dute
- Nabarmentzekoa da jasotako proposamenak berritzeko gaitasuna, parte hartzaileen %35a berriak baitira
- Finala azaroaren 27an izango da Basauriko Social Antzokian
Iragan ostegunean, irailak 30, itxi zen Rockein-en 9. edizioan izena emateko epea. Lehiaketa musikala Basauriko Udalak antolatzen du, Arrigorriaga, Galdakao eta Laudioko Udalen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz, eta Euskal Autonomi Erkidego eta Nafarroako bakarlari eta taldeei zuzenduta dago.
179 artistak eman dute izena, seigarren urtez jarraian parte hartze marka gaindituz. Jasotako proposamenen artean 25 tokikoak dira (Basauri, Galdakao, Arrigorriaga edo Laudion erroldatutako kide bat, gutxienez); 33 euskarazko talderik onenari saria lortzeko hautagai dira (2020an, 22); eta 20k Eskarabilera saria eskuratzeko aukera izango dute (gutxienez kideen %50 emakumeak dituzten proiektuak).
Nabarmentzekoa da lehiaketak jasotako proposamenak berritzeko duen gaitasuna, parte hartzaileen %35a 2020arekiko berriak baitira, azken 12 hilabeteetan taldeek abestiak idazteko edo entseguak egiteko biltzeko izan dituzten zailtasunak gaindituz.
Epai mahai profesionala
179 proposamenak epai mahaiaren eskuetan daude. Ondorengo pertsonek osatuko dute epai mahaia:
- Arantzazu Pinto ‘Nara’
Madrileko Mad Cool festibalean eta Live Nation Españan artisten kontratazioa - Álvaro Fierro
Musika-kritikaria, musika-dokumentalen zuzendaria eta Cultumetríako arduraduna, Kulturaren alorrean eragin-ikerketak egiten dituen enpresa - Amets Rodríguez
Emankor Sarean promotorea eta ekitaldien antolatzailea (Mundaka Festival, Bay Of Biscay…) - Jon Agirrezabalaga
WAS eta Zabala proiektuetan musikaria eta konpositorea. Bilboko El Tigre estudioetan produktore eta soinu ingeniaria - Sara Zozaya
Artista. Rockeinen sari nagusia irabazi duen lehen emakume bakarlaria (2019). - Asier Arrieta
UPV-EHUko Publizitate irakaslea eta Sormenean aditua - Mariana Pérez
Bateria jotzaile profesionala (Maika Makovski, The Manilas, Rubén Pozo, Lichis, Sonic Trash, Cápsula, Audience, Rubia…) - Iker Bárbara
MondoSonoro aldizkariko Euskal Herria eta Errioxako edizioaren koordinatzailea, promotorea eta DJa - Iratxe Rubio
Arrigorriagako Udaleko Kultura eta Gazteria zinegotzia - Joseba Vegas
Musika-kazetaria, BI FMko zuzendaria, eta DJa - Jon Hervás
Promotorea eta kultura-eragilea
Finala Basauriko Social Antzokian izango da eta 6 finalisten izenak hurrengo 15-20 eguneko epean jakinaraziko dira.
Parte-hartzearen bilakaera
Rockeinek parte-hartzaile kopurua bikoiztu du 2013ko lehen ediziotik, honako bilakaera honekin:
2013: 85 parte-hartzaile
2014: 105 parte-hartzaile
2015: 95 parte-hartzaile
2016: 110 parte-hartzaile
2017: 129 parte-hartzaile
2018: 135 parte-hartzaile
2019: 146 parte-hartzaile
2020: 169 parte-hartzaile
2021: 179 parte-hartzaile
SARIAK:
Talde irabazlea
- EP profesional bat (gutxienez bost abesti) grabatzea, ekoiztea eta masterizatzea Bilboko El Tigre estudioetan.
- EParen 500 kopia editatzea, CD euskarrian.
- Bideoklip profesional bat grabatu eta ekoiztea.
- Bizkaiko areto nagusienetako batean edo MAZ Basauri jaialdian kontzertua eskaintzea (antolatzaileek zehaztuko dute).
Tokiko talderik onena
- Bizkaiko areto nagusienetako batean edo MAZ Basauri jaialdian kontzertua eskaintzea (antolatzaileek zehaztuko dute).
Euskarazko talderik onena
- Abesti bat grabatzea eta ekoiztea.
- Bizkaiko areto nagusienetako batean edo MAZ Basauri jaialdian kontzertua eskaintzea (antolatzaileek zehaztuko dute).
Eskarabilera saria
- Bizkaiko areto nagusienetako batean edo MAZ Basauri jaialdian kontzertua eskaintzea (antolatzaileek zehaztuko dute).
Informazio gehiago:
www.facebook.com/rockein
Twitter: @rockeinrock