apirila gazteguneakTXIKI<<APIRILA BASAURIKO GAZTEGUNEETAN>>

Zirt Zart Basauri Gazteria zerbitzuan, hil honetan, doako zenbait jarduera eskainiko diegu 12-17 urte bitarteko gazteei. Tailerrak Basozelaiko eta San Migeleko gazteguneetan izango dira. Arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Ez da beharrezkoa izena aurretiaz ematea, baina toki kopurua mugatua izango da. Izena eman ahala sortuko dira taldeak. Jarraian, gure egitarauaren laburpentxoa:

Korrika: Korrika dela eta, apirilaren lehenengo asteburuan ekimen horren inguruan arituko gara. Horretarako, kahoot bat egingo da gaztegunean bertan Korrikarekin erlazionatutako galderekin. Irabazleak sari bat izango du.

Janari osasungarria: Askari osasungarriak egiten ikasiko dugu: guakamolea, brotxetak, smoothiak…

Liburuaren eguna: Asteburu honetako tailerra bi egunetan banatuko da. Lehenengo egunean (hilaren 22an), idazketa tailerra egingo da, eta idatzitakoa hurrengo egunerako gordeko da. 23an eskaiola karpeta egingo da, non partaide bakoitzak sormena erabiliko duen bere liburua sortzeko. Bertan aurreko egunean idatzitakoa sartuko dute. Gainera papiroflexiako lorea egingo da San Jordi dela eta.

Partehartzea2022<<Hitz-Erdiko Kontaketak, euskarazko ipuin laburren lehiaketak, parte-hartze marka berria lortu du aurtengo 5.edizioan>>

- 277 kontaketa jaso ditu antolakuntzak.
- Horietatik, 230 adingabeek idatzitakoak.

Martxoaren 10ean itxi zen lehiaketan izena emateko epea, eta antolakuntzak emandako hasierako esaldiari, hots «Zenbat gauza galtzen ditugun galtzearen beldur…», jarraipena eman dioten 277 kontaketa jaso dira. Bosgarren edizio honek, parte-hartzeari dagokionez, marka berria ezarri du. Ekimena ZirtZart Basaurik —Basauriko Udalaren Gazteria Ataleko programak— antolatzen du, Geuria Hego Uribeko herri komunikabidearen eta Elkar Euskal Kulturgintzaren laguntzarekin, eta 12-35 urte bitarteko gazteei zuzendua dago, idazmenean interesa dutenen talentua sustatzeko helburuarekin.

Antolakuntzak jasotako 277 kontaketak epai-mahaiaren esku daude dagoeneko, eta apirilaren bukaera aldera jakinaraziko dira 2022ko 5. edizio honetako irabazleen izenak.

Honako hauek dira banatuko diren lau sariak:

- Lehen sailkatua: 200,00 €-ko bonua
- Bigarren sailkatua: 125,00 €-ko bonua
- Hirugarren sailkatua: 75,00 €-ko banua
- Elkar saria: 150,00 €-ko bonua

Horrekin batera, sarituriko lau kontakizunak Geuria aldizkarian argitaratuko dira.

Aurtengoan ere, liburuxka berezia argitaratuko dugu 2022ko 5. edizio honetako kontaketak jasotzeko. Ale-kopuru mugatua izango da eta doakoa. Eskuragarri egongo dira Basauriko Gazte Informazio Bulegoan eta baita Basauriko Elkar dendan ere.

Hitz-Erdiko Kontaketak lehiaketak parte-hartzaile kopurua hirukoiztu du 2018ko lehen ediziotik, honako bilakaera honekin:

- 2018: 89
- 2019: 83
- 2020: 54
- 2021: 203
- 2022: 277

MARTXOA copia<<MARTXOA / MARZO (EMAKUMEEN HILABETEA)>>

Zirt Zart Basauri Gazteria Zerbitzutik, hil honetan «EMAKUMEEN HILABETEA» gaiarekin lotutako doako zenbait jarduera eskainiko dizkiegu 12-17 urte bitarteko gazteei. Hilabete honetatik aurrera, tailerrak Basozelaiko eta San Migeleko gazteguneetan izango dira. Izan ere, azken horrek, martxoaren 12tik aurrera berriz irekiko ditu ateak. Ez da beharrezkoa izena aurretiaz ematea, baina toki kopurua mugatua izango da. Izena eman ahala sortuko dira taldeak. Jarraian, gure egitarauaren laburpentxoa:

Emakumeen (Nazioarteko) Egunerako Giltzatakoa: M8an kaleetara ateratzeko giltzatakoa sortuko dugu. Halaber, M8a elkarrekin ospatuko dugu, berdintasunaren bidea elkarrekin sortuz.

Gazte Zinema: Elkarrekin hileko gaiarekin lotuta dagoen pelikula batez gozatuko dugu.

PIUGAZ eskalada irteera: Eskalada egitea edo ikastea gustuko duzu? Ez galdu aukera, eta zatoz gurekin Bilbon dagoen Bizkaiko eskalada pabiloi handienera. Bertan, kirol horretan murgilduko gaituzte irakasle adituek.

EMAN IZENA

Festibas 2022 izenaeman comp«Festibas»en zortzigarren edizioa maiatzaren 21ean (larunbata) izango da, eta, horren kariaz, bertan parte hartzera gonbidatzen ditu herriko musika taldeak

«Festibas» banden jaialdia antolatu du ZirtZart Basauri Basauriko Udalaren gazteria-programa integralak. Udalerriko musika taldeei eta Basozelai Gizarte Etxean dauden entsegu-gelak erabiltzen dituzten bandei eskainitako jaialdia da hau.

Maiatzaren 21ean (larunbata) izango da hitzordua Basaurin, eta lekua zehazteke dago oraindik. «Festibas»en xedea da zuzenean jotzeko aukera ematea herriko musika taldeei, eta ikusleen aurrean bultzatzea proiektu bakoitza, jai-giroan.

Jaialdian parte hartu nahi duten taldeek otsailaren 21etik martxoaren 31ra bitartera eman beharko dute izena. Horretarako, antolatzaileek eskatutako agiriak aurkeztu, eta finkatutako gutxieneko baldintzak bete beharko dituzte, besteak beste: taldeko kide bat, gutxienez, Basaurin bizitzea, edota azken bi ikasturteotan (2020-2022) Basozelai Gizarte Etxeko entsegu-lokaletan aritu izana; eta taldeko kide guztiak 16 urtetik gorakoak izatea.

OINARRIAK · INSKRIPZIO ORRIA

Zeinu Hizkuntza“ZEINU HIZKUNTZA TAILERRA”


ZirtZartBasauri Udalaren gazteria zerbitzuak, "Ulertuz" elkartearekin lankidetzan, gorren mundua hobeto ezagutzen lagunduko digun doako tailerra antolatu du, 16 eta 35 urte bitarteko gazteentzat.


Martxoaren 16an,azteazkena, arratsaldeko 18.00etatik 20:00etara egingo dugu tailerra, Basozelai Gizarte Etxean.


Zeintzuk izango dira edukiak?


1. atala: gorreriari buruzko azalpena, ondorioak, gaiaz zer dakigun egiaztatzeko jolasak.
2. atala: Zeinu Hizkuntza tailerra
3. atala: galderak eta argibideak


Landutako gaien materialak eta baliabideak emango dizkiegu parte-hartzaileei.

 

-EMAN IZENA-

Skate Indoor Ikastaroa 2022 comp<<Martxoan hasita, astero, skate indoor ikastaroa Basauriko gazteei zuzendua>>

Basauriko Udalaren ZirtZart gazte zerbitzuak jarraipena emango dio martxoan iaz abian jarritako skate indoor ikastaroari, horrek izandako harrera onaren ondorioz. Diziplina horretan adituak diren profesionalez gidaturiko eskaintza «Life Skate Farm» erakundearen aretoan izango da, 2400 metro karratuko aterpe egokian. Enpresa hori eskaintzaren laguntzailea da.

Bereziki Basaurin erroldaturiko gazteei zuzenduriko ikastaroa da, eta 12-35 urte bitarteko lagunentzat izango da. 2022ko martxoaren 22an hasi eta ekainaren 24an amaituko dira klaseak, eta parte-hartzaileek astero 90 minutuko saio pertsonalizatua jasoko dute (Aste Santuan izan ezik). Guztira hamabi saio izango dira. Hiru kategoria nabarmentzen dira, parte-hartzaileen adinaren eta mailaren arabera antolatuak:

Ordutegia S2022

Ikastaroan parte hartu nahi duten gazteek martxoaren 10era arte dute izena emateko epea. Telematikoki inskripzioa egiteko aukera dago ZirtZart Basauriren webgunean, eta zuzenean ere egin daiteke Basozelai Gizarte Etxeko Gazte Informazioa Bulegoaren bitartez. Plaza kopurua mugatua da, eta «ZirtZart Bazkide Txartela» duten gazteek lehentasuna izango dute. Kuotari dagokionez, bazkideek 60€ ordaindu beharko dute ikastaroan parte hartzeagatik; herrian erroldatua egon, baina bazkide ez direnek 75 €, eta azkenik, Basaurin erroldatuak ez direnek, 195 €. Inskripzioa egitearekin batera txanda ere aukeratu beharko du interesdunak.

· EMAN IZENA · 

Karnabaseko gazte feria copia<<Gorde ezazu otsailaren 27ko arratsaldea, 19:00etik 21:00era, eta etor zaitez Basauriko Social Antzokira gurekin Karnabaseko gazte feria ospatzera>>

 

 ZirtZart Basauritikgonbidatzen zaitugu otsailaren 27an Social Antzokian egingo dugun Karnabasen lehenengo gazte ferian parte hartzera. Han tiketak irabazi ahal izango dituzu jardueretan duzun trebetasuna erakutsiz. Ondoren tiket horiek trukatu ahal izango dituzu eta opari izugarriak lortu.

 Sartzeko, sarrera edo flyer-a aurkeztu beharko duzue. Social Antzokian lor ditzakezue (leihatilan edo web orrialdean) eta BBKren kutxazain zerbitzuanitzetan. Sarrerak 2€-ko salneurria izango du otsailaren 26a baino lehenago erosten baduzue, eta 3€-koa jai egunerako utziz gero.

Arratsaldea opariz eta sorpresaz beterik egongo da, eta eguna borobiltzeko, DJ Jaikide ariko da giroa berotzen. Zatoz, eta ekar ezazu zure mozorro ikaragarriena! Zure zain izango gara!

 SARERRAK HEMEN

Non Gaude

GIB, Entsegu Gelak eta Basozelaiko Gaztegunea
 Basozelai Kalea 11 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 00)
WhatsApp: (+ 634 984 615)
 zirtzart@basauri.eus
San Migeleko Gaztegunea
 Gernika 60 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 71)
 zirtzart@basauri.eus

 Basauriko Udala TTII | Pribatutasun politika

Bilatu