Karnabaseko gazte feria copia<<Gorde ezazu otsailaren 27ko arratsaldea, 19:00etik 21:00era, eta etor zaitez Basauriko Social Antzokira gurekin Karnabaseko gazte feria ospatzera>>

 

 ZirtZart Basauritikgonbidatzen zaitugu otsailaren 27an Social Antzokian egingo dugun Karnabasen lehenengo gazte ferian parte hartzera. Han tiketak irabazi ahal izango dituzu jardueretan duzun trebetasuna erakutsiz. Ondoren tiket horiek trukatu ahal izango dituzu eta opari izugarriak lortu.

 Sartzeko, sarrera edo flyer-a aurkeztu beharko duzue. Social Antzokian lor ditzakezue (leihatilan edo web orrialdean) eta BBKren kutxazain zerbitzuanitzetan. Sarrerak 2€-ko salneurria izango du otsailaren 26a baino lehenago erosten baduzue, eta 3€-koa jai egunerako utziz gero.

Arratsaldea opariz eta sorpresaz beterik egongo da, eta eguna borobiltzeko, DJ Jaikide ariko da giroa berotzen. Zatoz, eta ekar ezazu zure mozorro ikaragarriena! Zure zain izango gara!

 SARERRAK HEMEN

urtarrila txikia

<<URTARRILA GAZTEGUNEAN>>

 

Zirt Zart Basauri Gazteria zerbitzutik, hil honetan, doako zenbait jarduera eskainiko diegu 12-17 urte bitarteko gazteei. Tailerrak Basozelaiko gaztegunean izango dira. Ez da beharrezkoa izena aurretiaz ematea, baina toki kopurua mugatua izango da. Izena eman ahala sortuko dira taldeak. Jarraian, gure egitarauaren laburpentxoa:

 

          • Ping pong topaketa: Ping-pong-ean trebea al zara? Hurbildu gaztegunera lehiatzera.
  • Etxeko pizza: izugarrizko pizzak egingo ditugu elkarrekin, etor zaitez gaztegunera! Mamma mia!

Hitz Erdiko Kontaketak 2022<<Urtarrilaren 10etik martxoaren 10era bitartean jasoko dituzte ZirtZarten «Hitz-Erdiko Kontaketak» euskarazko ipuin laburren lehiaketaren 2022ko ediziorako lanak>>

     - «Zenbat gauza galtzen ditugun galtzearen beldur…» izango da abiapuntua. Esaldi horretatik hasita, gehienez ere ehun hitzeko kontakizuna idatzi beharko dute parte-hartzaileek.
     - Lau sari egongo dira: «Lehen sailkatua», «Bigarren sailkatua», «Hirugarren sailkatua» eta «Elkar» saria.

Lehiaketa ZirtZart Basaurik —Basauriko Udalaren Gazteria Ataleko programak— antolatzen du, Kultur Basaurirekin lankidetzan, eta Geuria Hego Uribeko herri komunikabidearen eta Elkar Euskal Kulturgintzaren laguntzarekin. 12-35 urte bitarteko gazteei zuzendutako ekimen horren helburua da idazmenean interesa dutenen talentua aurkitzea.

Parte hartu nahi dutenek «mikrokontakizun» bat idatzi beharko dute, gehienez ere ehun hitzez osatua. Antolatzaileek hasierako esaldia emango dute (aurtengoan «Zenbat gauza galtzen ditugun galtzearen beldur…»), eta hortik abiatu beharko dira lanak. Parte-hartzaile bakoitzak hautatuko du bere kontakizunaren gaia. Bakar-bakarrik onartuko dira euskaraz idatzitako «mikrokontakizunak». Nahi adina kontakizun aurkeztu ahalko ditu parte-hartzaile bakoitzak, 2022ko urtarrilaren 10etik martxoaren 10era bitartean, zirtzart.basauri.eus webgunearen bitartez.

Lau sari egongo dira: «Lehen sailkatua» (200 €-ko bonua jasoko du), «Bigarren sailkatua» (150 €-ko bonua), «Hirugarren sailkatua» (100 €-ko bonua) eta «Elkar» saria (150 €-ko bonua). Azken horretan 12-17 urte bitartekoen proposamenak baino ez dira aintzat hartuko. Sarituriko lau «mikrokontakizunak» Geuria aldizkarian argitaratuko dira (Hego Uribeko Herri Komunikabidea da Geuria).

Bosgarren edizioa dugu aurtengoa, eta orain arte antolakuntzak denera 429 proposamen jaso ditu -89 lehen edizioan, 83 bigarrenean, 54 hirugarrenean eta 203 laugarrenean-. Iazko deialdian Mungian bizi den Naroa Elortegi García, Bediako Karlos Aretxabaleta Ormaetxea eta Berrobiko Eneritz Alberdi Irastorza izan dira, hurrenez hurren, lehen, bigarren eta hirugarren sarien irabazleak. Malen Maruri San Juan bilbotar gazteak Elkar Saria jaso zuen.

PARTE HARTU · OINARRIAK

Musika Taldeak Eratzea 2022 comp<<Urtarrilean jarriko du abian ZirtZart Basaurik «Musika Taldeak Eratzea» programa, musika taldeen sorkuntza sustatzeko helburuarekin>>

- Eskaintza bost diziplinak osatzen dute; kantua, gitarra, baxua, bateria eta haize taldea.
- Jotzeko teknika eta gaitasuna hobetzeaz gain, hartu-emana dago beste diziplinetako ikasleekin.

Urtarrilaren 13an jarriko dira abian Basauriko Udalak, ZirtZart Gazte Zerbitzuaren bitartez, urtero eskaintzen dituen musika-tresnen formakuntza ikastaroak. Bost modalitate bereizi dira: kantua, gitarra, baxua, bateria eta haize taldea. Dinamikari dagokionez, ikasleek jasoko dituzten praktikak ez dira aukeratutako instrumentura mugatuko, hau da, beste taldeetako parte-hartzaileekin ere jardunean arituko dira, musika taldeak sortzea sustatu nahian. Horrela, eskaintza honek tresnaren erabileran sakontzeaz gain, musika talde bat eratzeko gogoa piztea du helburu.

Urtarrilaren 13tik hasita, ekainaren 9ra arte luzatuko dira ikastaroak, eta Aste Santuan izan ezik, ostegunetako arratsaldeak finkatuta daude Basauriko Basozelai Gizarte Etxean, 19:30etik 20:45era. Ekainaren 11n ikasturte amaierako entzunaldia izango da Ibaigane Kultur Etxean, eta bertan hilabeteetan zehar ikasitakoa publikoaren aurrean aurkezteko aukera izango dute ikasleek. Bost modalitateak urte askotako eskarmentua duten irakasle eta musikariez osatuak daude.

Izena emateko epea irekita dago 2021eko azaroaren 26tik abenduaren 26ra bitartean, eta interesdunek inskripzioa egiteko aukera izango dute ZirtZart gazte zerbitzuaren webgunearen bitartez, modu telematikoan edota zuzenean Basozelai Gizarte Etxeko Gazte Informazio Bulegoan. Nagusiki 12-35 urte bitarteko basauriarrei zuzenduriko formakuntza da hau. Modalitate bakoitzak plaza kopuru mugatua du, eta banaketari dagokionez lehentasuna dute «ZirtZart Bazkide Txartela» sisteman altan direnek. Ikasturtearen prezioa 133€ da; bazkideek, ikasleek eta langabetuek %50eko deskontua izango dute, eta DBEa jasotzen dutenek, %75ekoa.

· IZENA EMAN · 

CARTELGABONGAZTE txiki<< GABON GAZTE >>

Urtero bezala, aurtengo Gabonetan ere, GABON GAZTE programa eskainiko diegu 12-16 urte bitarteko gazteei, Basozelaiko Gaztegunean. Ekimena abenduaren 27, 28, 29 eta 30ean eta urtarrilaren 3 eta 4an izango da, goizeko 11:00etatik 13:00etara.

Egun horietan, hainbat jarduera egingo ditugu, Gaztegunean bertan zein Gaztegunetik kanpo. Hala nola: jolasak, eskulanak, irteera… eta askoz gehiago! Ezin duzue galdu!

Toki kopurua mugatua da; beraz, parte hartu nahi duten gazteek abenduaren 20a baino lehenago eman beharko dute izena. Tailerretan izena emateko, Basauriko gazte bulegoan edo ZirtZarteko webgunean sartu beharko dira, eta bi aukera hauetako bat aukeratu:
Bazkideak: 8 €
Gainerakoak: 15 €
                                                                                                                                                    - EMAN IZENA -

Gabon Tekno Campusa 2021 comp«Gabon Tekno Campusa» abenduaren 27tik 30era bitartean, Basauriko Arizko Dorretxean

Robotak eta bideo-jokoak sortu eta programatzea gustuko duten gazteei zuzenduriko Gabonetako campusa antolatu du Basauriko Udalaren ZirtZart Gazte Zerbitzuak. Bertan, besteak beste, Scratch, Kodu edota mBot sistemak ezagutu eta erabiltzeko aukera izango dute, STEAM metodologia oinarri izanda. Denera, lau saiok osatzen dute eskaintza, eta bakoitzak hiru orduko iraupena izango du.

Gabon Tekno Campusean parte hartu ahal izateko 12-16 urte bitartekoa izan behar da. Ekimena Basauriko Arizko Dorretxean egingo da, abenduaren 27tik 30era bitartean, 10:00etatik 13:00etara. Interesdunek abenduaren 20ra artea dute izena emateko epea; telematikoki inskripzioa egiteko aukera dago ZirtZart Basauri webgunean, eta modu presentzialean ere Basozelai Gizarte Etxeako Gazte Informazioa Bulegoan. Plaza kopuru mugatua dago, eta «ZirtZart Bazkide Txartela» duten gazteek lehentasuna izango dute. Prezioari dagokionez, bazkideek 12€ ordaindu beharko dute ikastaroan parte hartzeagatik, eta aldiz, herrian erroldatuta egon baina bazkide ez direnek, 18 €.

· IZENA EMAN · 

Gabonetako Bingoa 2021 OK<<Abenduaren 17an «Bingo Txouuu!!!» umorezko ikuskizuna Basauriko Ibaigane Kultur Etxean, sari berezi ugarirekin>>

Basauriko Udalaren ZirtZart gazte zerbitzuak deialdia egin die herrian erroldatutako 12-35 urte bitarteko gazteei, Bingo Txouuu!!! umorezko ikuskizunean parte hartu dezaten. Emanaldia abenduaren 17an, ostirala, Ibaigane Kultur Etxean izango da 18:30etik aurrera, eta bertan umorez jositako bingo-jokoa iragarri da. Horretan hainbat sari banatuko dira:herriko saltokietan erabiltzeko kontsumo bonuak, kirol eta kultura bonuak, Gabonetako otzarak… eta askoz gehiago!

Sarrera doakoa izango da, areto nagusia bete arte. Gonbidapenak azaroaren 15etik aurrera egongo dira eskuragarri Basozelai Gizarte Etxeko Gazte Informazio Bulegoan. ZirtZart Bazkide bakoitzak gonbidapen bakarra jaso dezake, bere izenean.

Ikuskizuna 19:00etan jarriko da abian Ibaiganeko areto nagusian, eta sartu ahal izateko, derrigorrean, gonbidapena aurkeztu beharko da. Ateak 18:30ean zabalduko dira.

Oraindik ez duzu bazkide txartelik? 12-35 urte bitartean badituzu eta Basaurin erroldatuta bazaude, egin eskaera (KLIKATU HEMEN), eta horri esker hainbat programa eta zerbitzuz gozatzeko aukera lortuko duzu.

Non Gaude

GIB, Entsegu Gelak eta Basozelaiko Gaztegunea
 Basozelai Kalea 11 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 00)
WhatsApp: (+ 634 984 615)
 zirtzart@basauri.eus
San Migeleko Gaztegunea
 Gernika 60 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 71)
 zirtzart@basauri.eus

 Basauriko Udala TTII | Pribatutasun politika

Bilatu