<<Abenduaren 16an, Basauriko Ibaigane Kultur Etxean, «Asian Dance Contest» dantza lehiaketaren beste edizio bat egingo da>>
12-35 urte bitarteko gazteei zuzendutako dantza lehiaketa abenduaren 16an arratsaldeko 18:30etik aurrera egingo da Basauriko Ibaigane Kultur Etxean, Basauriko Udalaren ZirtZart gazte Zerbitzuak antolatua Spicy Ramen elkartearekin batera.
Parte-hartzaileek nahitaez Asiako egileen jatorrizko koreografiak (japoniarrak, txinatarrak, korearrak,…) erabili beharko dituzte abestietan eta dantzetan. Lehiaketan kategoria bi bereizi dira: lehena, bakarlari moduan oholtza gainean dantzatzea, “backdancer”en laguntzarik gabe, eta bigarrena, taldekako koreografia lanak osatzea.
Dantza lehiaketan parte hartzeko aldez aurretik izena eman eta amaierako koreografiaren bideoa bidali beharko dute. Horretarako, ZirtZart gazte zerbitzuaren webgunean eskura izango dituzte bai oinarriak, bai bete eta aurkeztu beharreko dokumentuak. Dokumentu horiek zuzenean emateko aukera ere badago Basozelai Gizarte Etxeko Gazte Informazio Bulegoan. Inskripzio epea urriaren 5etik (08:00) urriaren 29ra (23:59) bitartean egongo da zabalik. Epaimahaiak azaroaren 12ra arte denbora izango du ebazteko eta egun horretatik aurrera finalistekin harremanetan jarriko da. Lehiaketaren sariak:
o Taldekako lehen sailkatua: 400 €
o Taldekako bigarren sailkatua: 200 €
o Bakarkako lehen sailkatua: 125 €
o Bakarkako bigarren sailkatua: 75 €
Publikoari dagokionez, sarrera doakoa da areto nagusia bete arte. Ateak 18:15ean irekiko dira.
Izena emateko lotura, HEMEN
Lehiaketaren oinarriak, HEMEN
Argibide gehiago;
Basauriko Udala – ZirtZart Gazte Informazio Bulegoa
- Telf.: 944 666 430
- Helbide elektronikoa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
- Webgunea: zirtzart.basauri.eus
- Sare sozialak:
o Facebook: facebook.com/zirtzartbasauri
o Twitter: @zirtzartbasauri
o Instagram: @zirtzartbasauri