<<Bazkide Txartela>
- ZirtZart Basauriko Udalaren Gazteria Zerbitzuak «Bazkide Txartela» aurkeztu du, zeinak gazteentzako zerbitzu eta programetan deskontuak eta bestelako abantaila batzuk aurreikusten baititu.
- Datozen egunotan eskainiko dituzten jardueren berri ere eman dute. Halloween tailerrak eta «Ezagutu Korea» kulturarteko topaketa nabarmentzen dira, besteak beste
Basauriko Udalaren Gazteria Zerbitzuak, ZirtZartek, «Bazkide Txartela» bere ekimen berria aurkeztu du gaur. Horren xedea da, besteak, beste, udalerrian erroldatutako 12-35 urteko gazteek deskontuak jaso eta lehentasuna izatea eskainitako zerbitzu eta programetan.Horrekin batera, datozen egunetan eskainiko dituzten aisialdi eta astialdiko jardueren eta prestakuntza-ikastaroen berri eman dute.
«Bazkide Txartela»ri dagokionez, udalerrian erroldatuta egon eta 1985-2008 bitartean jaiotakoek eskatu ahalko dute. Horretarako, eskatutako datuak eman beharko dituztezirtzart.basauri.eusGazteria Zerbitzuaren webgunean, «Egin zaitez bazkide» erlaitzean.Bestela, aukeran, izena eman ahalko dute Gazteentzako Informazio Bulegoan (Basozelai Gizarte Etxean dago).«Bazkide Txartela» doakoa, pertsonala eta besterenezina da.
Programatutako jarduerei dagokienez, urriaren 31n (larunbata), COVID-19a dela-eta ezin izan denez Halloween jaia antolatu, Ibaigane Kultur Etxeak tailer sorta bat eskainiko die 12-17 urteko gazteei, ospakizun horren inguruan.Toki kopurua mugatua izango da, eta, beraz, interesa dutenek izena eman beharko dute, urriaren 28a baino lehenago.Era berean, Halloweeneninguruko mozorro-lehiaketa antolatu dute, udalerrian bizi diren 12-35 urteko gazteei zuzenduta, batez ere.Parte hartzeko, nahikoa izango da oraingo argazki bat bidaltzea, jantzi «beldurgarriarekin».Norbanakoek zein taldeek hartu ahalko dute parte (taldeen kasuan, gehienez ere 10 lagun bildu ahalko dira).Boto gehien jasotzen dituzten proposamenek udalerriko establezimenduetan gastatzeko kontsumo-bonuak irabaziko dituzte.ZirtZarten webgunean (zirtzart.basauri.eus) daude deialdiaren oinarriak.
Bestalde, azaroaren 7an (larunbata), Koreako kulturaren inguruko «Ezagutu Korea» topaketaren beste edizio bat egongo da Ibaigane Kultur Etxean.Aurtengoan, K-pop dantzaren jatorria eta koreografia-lehiaketa izango dira eskaintzaren ardatz.Aurtengo edizioa (laugarrena), gazteei zuzenduta dago, batez ere. Antolatzaileek, dena dela, ohiko jarduerak moldatu dituzte, topaketan parte hartu nahi dutenen osasunaren babesa bermatuta egon dadin.Hori dela eta, Ibaigane Kultur Etxera bakar-bakarrik sartu ahalko dira, mailaz maila sartu ere, koreografia-lehiaketan parte hartuko dutenak eta epaimahaia osatuko dutenak —zeinek dantza-lehiaketetan eskarmentu handia duten pertsonak izango baitira—.Ikus-entzuleek sare sozialetan jarraitu ahalko dute ekimena, eta zuzenean parte hartu ahalko dute: dantzariak animatu, haiek dantzan ikusi…ZirtZarten webgunean (zirtzart.basauri.eus) daude lehiaketaren oinarriak.
Jesung dantzari eta koreografo profesional ospetsuak hartuko du parte ekimenean: K-pop estiloari buruzko doako lineako workshopa egingo du.Edonork jarraitu ahalko du bere masterclassa, birtualki, Zoom plataformaren bitartez, 12:00etatik aurrera.Horretarako, interesdunek antolatzaileekin harremanetan jarri beharko dute, sarbiderako lotura eskuratzeko. Gehienez ere 100 lagun egon ahalko dira, eta tokiak beteko dira izena emateko hurrenkeran.
Prestakuntzaren alorrekoa gehiago izango den eskaintza ere egongo da: «jolasaren pedagogia» eta «scrapbooking» ikastaroak egingo dituzte, azaroan hasita.Lehenengoa, «jolasaren pedagogia», jolasak hezteko eta eraldatzeko duen gaitasuna ikertu nahi duen edonorri zuzenduta dago: gurasoak, gizarte-eragileak, astialdiko monitoreak eta abar.Jolasaren alorreko heziketa-metodologia eta -joera berriei lotutako edukia landuko dute, jolasean oinarritutako jardueren plangintza egingo dute eta jolas-jarduerak zuzenduko dituzte.Hori guztia, gainera, modu praktikoan egingo dute.Bigarren ikastaroan, «scrapbooking»eko horretan, kartoiaren erabilpenari eta koadernaketari lotutako teknikak landu eta praktikan jarriko dituzte.Ikastarootako toki kopurua mugatua izango da. Zerbitzuaren webgunean daude argibide guztiak.
Jardueren egitarauaz gain, Gazteria Zerbitzuak Gazteentzako Informazio Bulegoa, entsegu-gelak (musikarientzat) eta Basozelai eta San Migeleko gazteguneak kudeatzen ditu.ZirtZart zerbitzu horiek berraktibatzen ari da, apurka-apurka, dagozkion osasun-neurri prebentiboak bermatzen joan ahala.Horrela, bada, Gazteentzako Informazio Bulegoa eta entsegu-gelak martxan daude ja, erabiltzaileen eta langileen segurtasuna bermatzeko beharrezko neurriak ezarri eta gero.Gaztegune zerbitzuak, aldiz, itxita jarraitzen du; baina dagoeneko lanean ari dira, berme guztiak bete eta berriro zabaldu ahal izateko.Horretarako aukera dagoenean, baina, edukiera mugatuta egongo da, eta beharrezkoa izango da «Bazkide Txartela» edukitzea instalazioetara sartu ahal izateko.
Argibide gehiago, hemen:
Basauriko Udala – ZirtZart Basauri
- Tel.:944 666 430 – 634 984 615
- Helbide elektronikoa:Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
- WEBGUNEA: zirtzart.basauri.eus • basauri.eus