<<Sinmas, Lauzen, Astrid, Voltium eta Rocksarito taldeek hartuko dute parte «Festibas»en bosgarren edizioan, maiatzaren 19an.>>
«Festibas» banden jaialdia antolatu du, bosgarren urtez jarraian, ZirtZart Basaurik- Basauriko Udalaren gazteria programa- Kultur Basauriren eta Txantxangorri Bentako Auzo Lagunak Kultur Elkartearen laguntzarekin. Udalerriko musika taldeei eta Basozelai Gizarte Etxean dauden entsegu-gelak erabiltzen dituzten bandei eskainitako jaialdia da «Festibas».
Maiatzaren 19an izango da hitzordua, Bentako jaien barruan, Basauriko San Isidro Plazan. Guztira, bost taldek osatuko dute kartela: Sinmas, Lauzen, Astrid, Voltium eta Rocksarito. Emanaldia 21:00etan hasiko da.
Zortzi taldek eman zuten izena, eta, horietatik, bost izan dira hautatuak zuzenean jotzeko. Bandak aukeratzekoan, hizkuntza, taldekideen adina eta bandak aurreko edizioetan parte hartu duen ala ez hartu da kontuan.
«Festibas» jaialdiren xedea da herriko bandei zuzenean jotzeko aukera ematea, eta proiektu bakoitza ikusleen aurrean sustatzea jai-giroan.