<<Basauriko Gazteguneetan maiatzean eskainiko den programa>>
Hil honetan Zirt Zart Basauri Gazteria zerbitzutik “EUSKALBAS”i lotutako doako zenbait jarduera eskainiko diegu 12-17 urte bitarteko gazteei. Tailerrak Basozelaiko eta San Migeleko gazteguneetan egingo dira. Ez da beharrezkoa izena aurretiaz ematea, baina plaza kopurua mugatua izango da. Izena eman ahala sortuko dira taldeak. Jarraian, gure egitarauaren laburpentxoa:
Euskal dantzak: ohiko euskal dantzen pausuak dantzatzen ikasiko dugu.
Euskal Jaia: gazteek Euskal Astea ospatzeko aukera izango dute. Jarduera bereziak eta euskal musika.
Euskal Rap: euskaraz egindako rap-aren munduan murgilduko gara, profesionalek lagunduta.
Filmania: hileko gaiarekin erlazionatutako pelikula batez gozatuko dugu San Migelen.
Irrati tailerra: irrati tailerra egiteko aukera izango dugu, Colombia Euskadi elkartearen eskutik.
Billar txapelketa: Gazteek billarrerako gaitasunak erakusteko aukera izango dute (Basozelaiko billarrean).