Skate San Miguel comp A3<<Skate txapelket eta zuzeneko musika ekainaren 9an Basauriko San Migelen>>

Ekainaren 9an, larunbat arratsaldean, skate txapelketa egingo da hirugarren urtez jarraian Basauriko San Migelen, Castilnovo plazan. Ekitaldia ZirtZartek eta Kultur Basaurik antolatu dute Basauriko Skate Elkartearekin batera. Kirol horren inguruko jardunaldian zuzeneko musika ere izango da.

Txapelketa arratsaldeko 16:00etan hasiko da eta bi kategoria egongo dira: lehenengoa hamalau urte baino gazteago direnek osatuko dute, eta bigarrena, aldiz, adin hori gainditzen dutenek.

Sariei dagokienez, 14 urtetik beherako parte hartzaileen artean banatuko den materialaz gain, Open kategoriako irabazleek dirua jasotzeko aukera izango dute, denera 425 € (proba guztien artean banatzeko).. Izen-emateak egunean bertan egingo dira eta hamalau urtetik beherako gazteek nahitaez kaskoa eta babesak erabili beharko dituzte.

Txapelketa bukatu ostean, Akabu musika talde galdakoztarraren eskutik eskainitako zuzenekoaz gozatzeko aukera izango du publikoak, plazan bertan. Laukote gazte horrek kaleratu berri duen lehen diskoa osatzen duten abestiak entzuteko aukera paregabea.

Programazioa:
- Sub14 kategoria → 16:00 – 17:30
- Open kategoria → 17:30 – 19:30
- Zuzenekoa, «Akabu» → 20:00 – 20:30

Non Gaude

GIB, Entsegu Gelak eta Basozelaiko Gaztegunea
 Basozelai Kalea 11 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 00)
WhatsApp: (+ 634 984 615)
 zirtzart@basauri.eus
San Migeleko Gaztegunea
 Gernika 60 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 71)
 zirtzart@basauri.eus

 Basauriko Udala TTII | Pribatutasun politika

Bilatu