<<Basauriko Gazteguneetan azaroan eskainiko den programa>>
Zirt Zart Basauri Gazteria zerbitzutik, hil honetan, “COLOMBIA”rekin lotutako doako zenbait jarduera eskainiko diegu 12-17 urte bitarteko gazteei. Tailerrak Basozelaiko eta San Migeleko gazteguneetan izango dira. Ez da beharrezkoa izena aurretiaz ematea, baina toki kopurua mugatua izango da. Izena eman ahala sortuko dira taldeak. Jarraian, gure egitarauaren laburpentxoa:
- Nire jaioterriko haziak: Colombiako produktu nagusietako haziak ikusi eta aztertuko ditugu tailer honetan.
- Cumbiatik Joropora: ziurrenik musika estilo hauek nonbait entzun dituzue; ezin duzue galdu hauek dantzatzen ikasteko aukera.
- Tajadak, Pataconak eta Buñueloak: askaldu nahi? egun honetan sabela hutsik etortzea gomendatzen dizuegu, Colombiako plater tipikoenak prestatu eta dastatu ditzazuen.
- “Chivas de barro” tailerra: aukera izango duzue garraiobide tradizionalen miniaturak apaindu, eta ondoren etxera eramateko.
- Kolonbiar karaokea: nork ez du inoiz abestu Shakiraren abesti bat? Hurbildu zaitez gaztegunera egun honetan, hit kolonbiar nagusiak abestera