<<Irteera UGP/PIN-era abenduaren 27an, ZirtZart Basauriren eskutik>>

Gabonak gertu ditugu, eta aurten ere, Zirt Zart Basauri Gazteria zerbitzuak Kultur Basaurirekin elkarlanean irteera bat antolatu du UGPra (BECen) abenduaren 27an, 12 eta 17 urteen arteko gazteentzat. Joan-etorria metroz egingo dugu. Ordutegien aldetik, San Migeleko gazteek goizeko 10:00etan hartuko dute autobusa/lanzadera, BBK aurreko autobus geltokian Basaurira joateko. Buelta toki berean izango da arratsaldeko 17:00etan. Basauriko gazteak, goizeko 10:10ean Basauriko udaletxearen aurreko autobus geltokian egon beharko dira. Kasu honetan, buelta arratsaldeko 16:50ean izango da, abiatze leku berean.

Jarduera honetarako, bakoitzak bere janaria eraman beharko du (tupper, ogitartekoa…). Komenigarria izango da arropa/-oinetako erosoak eta BARIK metroko txartela eramatea.

Plazak mugatuak dira, eta apuntatzeko azken eguna abenduaren 5a izango da.

Non Gaude

GIB, Entsegu Gelak eta Basozelaiko Gaztegunea
 Basozelai Kalea 11 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 00)
WhatsApp: (+ 634 984 615)
 zirtzart@basauri.eus
San Migeleko Gaztegunea
 Gernika 60 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 71)
 zirtzart@basauri.eus

 Basauriko Udala TTII | Pribatutasun politika

Bilatu