<<Gabon Gazte programa berezia, abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra, Basauriko Gazteguneetan>>

Gabon hauetan Basozelaiko eta San Migeleko Gazteguneetan, Gabon Gazte programaren barruko jarduerak egingo ditugu, abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra, 11:00etatik 13:00etara, eta 12-15 urte bitarteko gazteei zuzenduta. Tailerretan izena emateko, hona hemen hiru aukerak:

  • Lehenengo astea: abenduaren 26tik 28ra. Prezioa: 5€
  • Bigarren astea: urtarrilaren 2tik 4ra. Prezioa: 5€
  • Bi asteak: abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra. Prezioa: 10€

Ondoren, jardueren laburpen laburra:

  • Serigrafia ispiluetan: Gabonetako mezuak edo irudiak ispiluetan grabatzeko aukera izango dute.
  • Irteera GHPra: Gabon Haur-parkean primerako egun pasa, BECen.
  • Ostadar tarta: Gabonak eztitzeko, koloretako tartarik goxoena egingo dugu.
  • Trufak: Gabonetako betiko postre hau egiten ikasiko dugu.
  • Errealitate birtuala: gazteak jolas birtualaren barruan sartuko dira.
  • Elur poteak: elurra etxera ekartzeko modurik errazena erakutsiko dizuegu.

Non Gaude

GIB, Entsegu Gelak eta Basozelaiko Gaztegunea
 Basozelai Kalea 11 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 00)
WhatsApp: (+ 634 984 615)
 zirtzart@basauri.eus
San Migeleko Gaztegunea
 Gernika 60 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 71)
 zirtzart@basauri.eus

 Basauriko Udala TTII | Pribatutasun politika

Bilatu