Roots Parkea Vol.9 comp<<Roots Parkea reggae jaialdiaren bederatzigarren edizioa Basozelai Gizarte Etxean, Ras Ranger (EB) musikariaren parte hartzearekin>>

Abenduaren 15ean, beste urte batez, Roots Parkea reggae jaialdia hartuko du Basozelai Gizarte Etxeak. Basauriko Udalaren Gazteria Zerbitzuak, ZirtZartek, eta Arrazakeriaren Kontrako Musika kultura-elkarteak antolatu dute ekimena, Kultur Basauriren laguntzarekin. Emanaldia 20:00etan hasiko da (7 € sarrera, edaria barne), eta honako talde hauek joko dute: Ras Ranger, Thunder Clap Sound System eta Bass Herri. Sarrera jaialdiaren egunean bertan erosi ahalko da, Gizarte Etxean bertan.

Parte hartuko duten artisten biografia, labur-labur:

- Ras Ranger
Cowboy Ranger ezizenaz ezagun den musikari honek 25 urte baino gehiago daramatza zuzenekoak eskaintzen Reggae eta Jungle/Drum & Bass eszenan. Hackney auzoan hazia, egun Erresuma Batuan «Jungle» formatuan den DJ esanguratsuenetarikoa dela esan daiteke. Europan nahiz AEBetan zehar zuzenekoak eskaintzen ditu sarri.
Hamaika produktorerekin aritu izan da elkarlanean, besteak beste Mafia&Fluxy, The Sensi Crew, Potential Badboy eta aurten “Give me a vibe” diskoa kaleratu berri du Peckings zigiluan.

- Thunder Clap Sound System
Euskal Herrian eta Londresen du jatorria taldeak. Gaur egun, Roots Reggae sound system garrantzitsuenetako bat da estatu mailan, eta, neurri handi batean, soinu-sistema tradizionalaren bilakaeran eta hura ezagutarazten lagundu dute. Aitzindari dira euren ekipoak sortu eta zuzenekoetan erabiltzen.
Tarteka, Euskal Herrira etortzen dira. Horrez gain, Madrilgo, Bartzelonako, Santanderreko, Benicassimeko, Granadako... aretorik onenetan jo dute, bai eta Erresuma Batuko zenbait tokitan ere.

- Bass Herri
2016an sorturiko kolektibo bizkaitarra. Musika Jamaikarraz duten zaletasunak bultzatua, eta hori herrira zabaltzeko ideiarekin, soinu-sistema propioa sortzera heldu da taldea. Eskaintzen duten Roots Reggae zuzenekoetan biniloaren erabilpenean oinarritzen dira.

Non Gaude

GIB, Entsegu Gelak eta Basozelaiko Gaztegunea
 Basozelai Kalea 11 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 00)
WhatsApp: (+ 634 984 615)
 zirtzart@basauri.eus
San Migeleko Gaztegunea
 Gernika 60 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 71)
 zirtzart@basauri.eus

 Basauriko Udala TTII | Pribatutasun politika

Bilatu