<<Musikaren alorreko emakume sortzaileen paperari oihartzuna emango dio Basozelai Gizarte Etxeak, abenduaren 5ean, argazki-erakusketa eta atzera-begirako batekin>>
Unai Endemaño argazkilariaren Rock & Roses erakusketa hartuko du Basozelai Gizarte Etxeak, abenduaren 3tik 21era (emakumeek musika-industrian izandako papera islatzen du erretratugilearen lanak). Kultur Basaurik antolatutako ekimena da, ZirtZart Basauri Zerbitzuarekin lankidetzan.
Osagarri gisa, Ainara Legardon eta Mariana Pérez artistak izango dira Basozelai Gizarte Etxean bertan, abenduaren 5ean, 19:00etatik aurrera. Hitzaldia eta masterclassa eskainiko dute, musikaren arloko emakume sortzaileen inguruan. Sarrera doakoa izango da, baina hasi aurretik etortzea gomendatzen da, toki-kopurua mugatua da eta.
25 urte baino gehiagoko eskarmentu adu Ainara Legardon kantari, gitarrista eta artistak. Lan oparoa egina du rockean, inprobisazioan eta musika esperimentalean. Horrez gain, ikertzaile eta dibulgatzaile aritu da kultura-kudeaketaren eta jabetza intelektualaren alorretan. Mariana Pérezek, bere aldetik, zenbait rock taldetan ibilitakoaren ikuspuntua jorratuko du. Hezitzailea ere bada, eta emakumeek sektorean duten presentziari buruz ere ariko da.