<<Basauriko Gazteguneetan abenduan eskainiko den programa>>
Zirt Zart Basauri Gazteria zerbitzutik hil honetan “OPARIAK PRESTATZEN” gaiarekin lotutako doako zenbait jarduera eskainiko diegu 12-17 urte bitarteko gazteei. Tailerrak Basozelaiko eta San Migeleko gazteguneetan izango dira. Ez da beharrezkoa izena aurretiaz ematea, baina tokien kopurua mugatua izango da. Izena eman ahala sortuko dira taldeak. Jarraian, gure egitarauaren laburpentxoa:
Argazkia egurrean: Argazkilaritza gustatzen al zaizu? Etor zaitez argazkiak egurrean grabatzen ikastera.
Gabonetako apaingarriak: gazteek euren etxea apaintzeko aukera izango dute tailer honetan egingo ditugun apaingarriekin
Truke azoka: badaukazu etxean erabiltzen ez duzun zeozer? Orduan, ekar ezazu gaztegunera, eta bertan aldatu ahal izango duzu opari desberdinak lortuz.
Artilezko bufandak: Negu gorri honetan artilezko bufandak josten ikasiko dugu, ez galdu aukera!