Gazteguneak Web urtarrila 2019<<Basauriko Gazteguneetan urtarrilan eskainiko den programa>>

Zirt Zart Basauri Gazteria zerbitzutik hil honetan “OPARIAK PRESTATZEN” gaiarekin lotutako doako zenbait jarduera eskainiko diegu 12-17 urte bitarteko gazteei. Tailerrak Basozelaiko eta San Migeleko gazteguneetan izango dira. Ez da beharrezkoa izena aurretiaz ematea, baina tokien kopurua mugatua izango da. Izena eman ahala sortuko dira taldeak. Jarraian, gure egitarauaren laburpentxoa:

  • Billar lehiaketa: Gazteek billarrean dituzten gaitasunak erakusteko aukera izango dute Basozelaiko lehiaketa honetan.
  • Filmania: hileko gaiarekin erlazionatuta dagoen pelikula batez gozatuko dugu.
  • Gominola tailerra: badakizue nola egiten diren gominolak? Etor zaitez eta ikas ezazu zure lagunekin gure gominolak egiten.
  • #antiBlueMonday: urteko egun tristeenari aurre egiteko kanpainari ekingo diogu, kartel politak eta dibertigarriak eginez.
  • Vintage Kartela: mezu ezberdinetako egurrezko kartelak sortuko ditugu serigrafia estiloa erabiliz. Etor zaitez zurea egitera, eta eraman ezazu zure etxeko giroa positibatzeko.

Non Gaude

GIB, Entsegu Gelak eta Basozelaiko Gaztegunea
 Basozelai Kalea 11 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 00)
WhatsApp: (+ 634 984 615)
 zirtzart@basauri.eus
San Migeleko Gaztegunea
 Gernika 60 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 71)
 zirtzart@basauri.eus

 Basauriko Udala TTII | Pribatutasun politika

Bilatu