<<«Festibas»ek seigarren edizioa izango du maiatzaren 18an (larunbata), eta, horren kariaz, bertan parte hartzera gonbidatzen ditu herriko musika taldeak>>

Seigarren urtez jarraian, «Festibas» banden jaialdia antolatu du ZirtZart Basauri Basauriko Udalaren gazteria-programa integralak, Kultur Basauriren eta Txantxangorri Bentako Auzo Lagunak Kultur Elkartearen laguntzarekin. Udalerriko musika taldeei eta Basozelai Gizarte Etxean dauden entsegu-gelak erabiltzen dituzten bandei eskainitako jaialdia da «Festibas».

Maiatzaren 18an (larunbata) izango da hitzordua, Bentako Jaien egitarau barruan, Basauriko San Isidro plazan. «Festibas»en xedea da zuzenean jotzeko aukera ematea herriko musika taldeei, eta ikusleen aurrean bultzatzea proiektu bakoitza, jai-giroan.

Jaialdian parte hartu nahi duten taldeek martxoaren 31 baino lehenago eman beharko dute izena. Horretarako, antolatzaileek eskatutako agiriak aurkeztu, eta finkatutako gutxieneko baldintzak bete beharko dituzte, besteak beste: taldeko kide bat, gutxienez, Basaurin bizitzea, edota azken bi ikasturteotan (2017-2019) Basozelai Gizarte Etxeko entsegu-lokaletan aritu izana; eta taldeko kide guztiak 16 urtetik gorakoak izatea.

OINARRIAK  -  IZENA EMATEKO ORRIA

Non Gaude

GIB, Entsegu Gelak eta Basozelaiko Gaztegunea
 Basozelai Kalea 11 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 00)
WhatsApp: (+ 634 984 615)
 zirtzart@basauri.eus
San Migeleko Gaztegunea
 Gernika 60 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 71)
 zirtzart@basauri.eus

 Basauriko Udala TTII | Pribatutasun politika

Bilatu