FINALISTAS rockein19<<Doña, Meridian eta Sara Zozaya, Rockein-en zazpigarren edizioaren sari nagusia irabazteko hautagaiak>>

  • Herio, Keniama eta Samoah izango dira Tokiko talderik onenaren sarirako finalistak
  • Finala Basauriko Social Antzokian izango da maiatzaren 11n, larunbatez, doan

Doña, Reina Republicana, Los Ginkas edo Iseo-n aritutako musikariek osatutako Iruñeako laukotea; Meridian, Basauri eta Arrigorriagako rock power trio-a; eta Sara Zozaya, The Roof edo Nerabe bezalako proiektuetan eskarmentua duen donostiarra. Horiek dira Rockein-en epai mahaiak zazpigarren edizio honetako sari nagusirako hautagai izateko izendatu dituen proiektu musikalak.

Finalean joko duten beste hiru taldeak Herio (metal; Laudioko kide batekin), Keniama (rap, reggae, hip-hop, ska, hardcore; Arrigorriaga eta Bilboko kideekin) eta Samoah (funk ukituak dituen pop-a; Basauri eta Bilboko kideekin) izango dira. Hauek Tokiko artistarik onenari saria irabazteko aukera izango dute, Basauri, Arrigorriaga, Galdakao edo Laudion erroldatutako kide bat gutxienez daukaten proiektuak saritzen dituen kategorian. Dena den, kategoria nagusiko Meridian taldea ere Basauri eta Arrigorriagakoa izanda, lehen saria eskuratuko ez balu, proiektu hau ere Tokiko artistarik onenari saria irabazteko hautagai izateko kontutan hartuko luke epai mahaiak, lehiaketaren oinarriek markatzen dutena jarraituz.

Finala maiatzaren 11n izango da, larunbatez, Basauriko Social Antzokian, doan. Sei kontzertuak bukatzerakoan, epai mahaiak irabazleen izenak jakinaraziko ditu, Artistarik onena euskaraz eta Publikoaren saria barne. Azken puntu honi dagokionean, gogoratu publikoaren saria erabakitzeko bozketa prozesua apirilaren 22rarte irekita egongo dela Rockein-en Facebook profilean sortutako plataformaren bitartez. Parte hartzaileen artean MAZ Basaurirako bono bikoitza zozketatuko da. Jaialdia apirilaren 26 eta 27an eta maiatzaren 3 eta 4an izango da, Viva Suecia, Iseo & Dodosound With The Mousehunters, Christina Rosenvinge eta Toundra bezalako taldeekin.

Rockein-en zazpigarren edizioak laugarren urtez jarraian bere parte hartze errekorra gainditzea lortu du, 146 artistek izena eman ostean eta epai mahaiak “parte hartzaile guztien eta, bereziki, finalean arituko direnen abestien maila ona” nabarmendu du.

Rockein Basauriko Udalak, Arrigorriaga, Galdakao eta Laudioko Udalen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz, Euskal Autonomi Erkidego eta Nafarroako bakarlari eta taldeei zuzendutako lehiaketa musikala da.

Non Gaude

GIB, Entsegu Gelak eta Basozelaiko Gaztegunea
 Basozelai Kalea 11 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 00)
WhatsApp: (+ 634 984 615)
 zirtzart@basauri.eus
San Migeleko Gaztegunea
 Gernika 60 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 71)
 zirtzart@basauri.eus

 Basauriko Udala TTII | Pribatutasun politika

Bilatu