<<Basauriko gazteguneetan urtarrilean eskainiko diren ekintzak>>
Zirt Zart Basauri Gazteria zerbitzutik, hil honetan, “urte berri txinatarra” gaiarekin lotutako doako zenbait jarduera eskainiko diegu 12-17 urte bitarteko gazteei. Tailerrak Basozelaiko eta San Migeleko gazteguneetan izango dira. Ez da beharrezkoa izena aurretiaz ematea, baina toki kopurua mugatua izango da. Izena eman ahala sortuko dira taldeak. Jarraian, gure egitarauaren laburpentxoa:
Billar lehiaketa: Batu zaitez txapelketara eta lehiatu zure kideekin Basozelaiko gazteguneko billar berrian.
Filmania: Hileko gaiarekin bat datorren filma ikusiko dugu elkarrekin San Migeleko gaztegunean.
STEAM TAILERRAK: “Etxeak diseinatzeko tailerra eta txispak ateratzeko esperimentuak” tailerrekin jarraituko dugu.
Zorte oneko gailetak: Aurten zer-nolako zortea izango duzun jakin nahi? Etor zaitez urteko gailetarik berezienak prestatzera.
Dekorazio txinatarra: Urte berri txinatarra hurbil dagoenez, nahiko genuke zuek jai honen parte izatea.
Urte berri txinatarra: Etor zaitez urte berri txinatarra ospatzera eta kultura txundigarri horretaz gozatzera.