#NIRELEIHOTIK Challenge
Igarotzen ari garen egoera dela eta, denboraldi batez etxean geratu behar garenez, leihotik ikusten dugun irudia marraztea proposatzen dizuegu. Horrekin, momentu atsegin bat sortu nahi dugu etxean gauden bitartean, eta guztion artean, besteen kaleetako irudiak ikustea eta ez bakarrik gure egunerokoak. Jasotzen ditugun marrazki guztiekin, hau guztia pasa ostean, erakusketa bat sortuko dugu Basauriko gazteguneetan.
Erronka: argazki bat atera zure leihotik, hori eginda marrazkia egin, eta ostean, #NireLeihotik traola jarri eta gurekin partekatu (@zirtzartbasauri). Hori egiteko folio eta arkatz bakar bat nahikoak dira, baina nahi duzun materiala erabil dezakezu (kartulinak, mihisea, errotulkiak, margoak, ordenagailua...).
Laguntzarik bai? Argazkia ateratzean, ordenagailura pasatu edo tabletara. Gero gainean folioa jarri eta kalkoa egin. Edonork parte hartu dezake!