<<Etxetik Oholtzara, dantza oinarri izanda basauriarren konfinamendua girotzea helburu duen lehiaketa, Udalaren Gazteria Atalak antolatua>>
- Izena emateko epea apirilaren 6tik 30era bitartean zabalik.
- Lehiaketak kategoria bi ditu: bakarlaririk onena eta talderik onena.
- Edozein dantza diziplina onartzen da.
Etxetik Oholtzara nagusiki 12-17 urte bitarteko gazteei zuzenduriko dantza lehiaketa da, eta helburua du arlo horretako espresio artistikoak herrian zehar bultzatzea. Horiez gain, basauriarren konfinamendua girotzeko, adin tarte horretatik at direnek ere, talde formatuan, parte hartzeko aukera dute, horien artetik 12 urtetik gorako adingabe bat dagoen bitartean. Basauriko Udalak ZirtZart Gazteria Ataleko programaren bitartez, Kultur Basaurirekin lankidetzan sortutako ekimen horrek edozein dantza diziplina onartzen du: areto dantza, funky-a edota hip hop-a, besteak beste.
Banatzen diren sarien artetik, eta Basauriko merkataritza ere bultzatzeko asmoz, herriko saltokietako produktuetan gastatuko diren bonoak (30 eta 200 euro bitartekoak) nabarmendu daitezke.
Lehiaketan izena emateko behar-beharrezkoa dute parte hartu nahi dutenek Basaurin erroldaturik egotea. Interesdunek bideo bat grabatu beharko dute dantzan, eta hori izena emateko orriarekin batera Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikora bidali beharko dute. Eskaintza berri honen oinarriak eta izena emateko eredua eskuragarri dira zirtzart.basauri.eus webgunean.