<<Atzeratu egin dira ekainean Basaurin jokatu behar ziren skate txapelketak COVID-19aren eraginez>>
Egungo alarma egoera dela medio, COVID-19aren garapenaren ondorioz, Basauriko Udalak, ZirtZart gazteria-programaren bitartez eta Basauriko Skate Erakundearen laguntzarekin, erabaki du ekainaren 6an eta 20an San Migelen eta Basozelain antolatutako skate txapelketak atzeratzea. Antolakuntzak lehiaketa 2020an zehar egiteko asmo irmoa adierazi du, beti ere baldintza orokorrek posible egiten duten bitartean parte hartzaile, publiko eta teknikari nahiz produkzio lanetan dabilen langile orori erabateko segurtasun-bermea eskaintzea. Une honetan mahai gainean diren aukera guztiak uda osterako aurreikusten dira.
Basozelaiko txapelketa, orain arte, zortzi urtez jarraian jokatu da, eta ia edizio gehienetan auzoan ospaturiko Sanjoanetako jaien egitarau barruan. Bestalde, San Migeleko txapelketak lau edizio bete ditu, eta iazkoan, gainera, auzoko jaiekin bat eginik.