<<Basauriko Urban Festa uztailaren 18an ospatuko da, eta 9.edizio honetan parte hartzen duten artistek margo-irudiak diseinatuko dituzte herriko zenbait txokotan>>

Uztailaren 18an, larunbata, Basauriko zenbait hormak itxura berritua hartuko dute Urban Festa programan parte hartzen duten artisten esku-hartzearen eraginez. Aurtengoa bederatzigarren edizioa dugu, eta Basauriko Udalak ZirtZart Gazteria Ataleko programaren bitartez sortutako ekimen honek hogei bat artista inguru batu ditu herriko zenbait txokotan margo-irudiak diseina dezaten. Ohi ez bezala, edizio honetan, antolakuntzak aldaketa sakonak sartu ditu produkzio atalean COVID-19aren eraginez eta, ondorioz, orain arte Basozelai Gizarte Etxean eskaini den jarduera hau herrira zabalduko da.

Jende pilaketak saihesteko helburuz eta parte hartzaileen, publikoaren eta langileen erabateko segurtasun-bermea bilatu nahian, grafiti erakusketa baino ez da egingo. Orain arte eskainitako ohiko tailerrak, musika emanaldiak eta “Batalla de Stylos” txapelketa bertan behera geratu dira.

Basozelai Gizarte Etxeak utzi duen lekukoa hartu dute Lehendakari Agirre, Ibaigane eta Kareaga Goikoa kaleek; bertan arituko baitira graffiti erakusketan parte hartuko duten margolariak.

Esku-hartze honek balio erantsia ere badu, kolorez beteko baitira herrian diren zenbait horma gris eta hondatuak.

Non Gaude

GIB, Entsegu Gelak eta Basozelaiko Gaztegunea
 Basozelai Kalea 11 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 00)
WhatsApp: (+ 634 984 615)
 zirtzart@basauri.eus
San Migeleko Gaztegunea
 Gernika 60 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 71)
 zirtzart@basauri.eus

 Basauriko Udala TTII | Pribatutasun politika

Bilatu