<<Azaroaren 7an “Ezagutu Korea” ekimenaren laugarren edizioa izango dugu Basaurin, streaming bidez eskainia>>
“Ezagutu Korea” topaketa izango da Ibaigane Kultur Etxean, azaroaren 7an, Basauriko Udalak antolatua, ZirtZart Gazteria Atalaren bitartez, eta Han-A Association elkartearekin batera. Kultura korearra ardatz duen ekimena K-pop dantzan eta koreografia lehiaketan oinarrituko da.
Laugarren edizio honetako programazioan, bereziki gazteei zuzendua, aldaketa sakonak gauzatu dituzte antolatzaileek profesional, parte hartzaile nahiz publikoaren segurtasuna bermatu nahian. Hori dela eta, koreografia lehiaketan arituko diren gazteek eta epaimahaiak baino ez dute Kultur Etxean sartzeko aukera izango, bakoitzak dagokion txandan. Eskaintza zuzenean jarraitzeko aukera edonork izango du streaming bidez zabalduko baita; horretarako ZirtZart Gazteria Atalaren (@zirtzartbasauri) edo Han-A elkartearen (@hanassociationeus) sareetara baino ez da konektatu beharko.
K-pop koreografia lehiaketan parte hartu nahi dutenek INSKRIPZIO ORRIA bete (zirtzart.basauri.eus webgunean eskuragarri), eta urriaren 9tik azaroaren 4ra bitartean Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikora bidali beharko dute koreografiarako aukeratu den abestiarekin batera (.mp3 formatuan). Inskripzio guztien artetik, antolatzaileek, gehienez ere hamabost proposamen hautatuko dituzte azaroaren 7an Ibaigane Kultur Etxean zuzenean aritzeko. LEHIAKETAREN OINARRIAK HEMEN
Bestalde, Jesung dantzari eta koreografo profesionalak gidatuko duen Workshop Online formakuntza-saioa ere izango du edizio honek. Masterclass honetan, K-pop estiloa jorratuko da, eta birtualki jarraitzeko aukera dute interesdunek Zoom plataformaren bitartez. Lotura jaso eta saioan sartu ahal izateko derrigorrezkoa izango da aldez aurretik antolakuntzarekin harremanetan jartzea sarrera kopurua ehun lagunera mugatua baitago. Eskaintza doakoa da.
Ordutegia eta loturak (streaming)
→Workshop Online ↔ 12:00 – 13:15
→Koreografia lehiaketa ↔ 18:00 – 20:00
♦https://www.instagram.com/zirtzartbasauri/
♦https://www.instagram.com/hanassociationeus/