finalistas premiados<<Cecilia Payne taldeak irabazi du Rockeinen zortzigarren edizioaren sari nagusia>>

-La Tokokera izan da tokiko talderik onena; Addar, euskarazko artistarik onena, eta El viejo Chimangok irabazi du Publikoaren saria

Cecilia Payne laukoteak irabazi du Rockein talde eta bakarlarien musika-lehiaketaren zortzigarren edizioaren sari nagusia. Arrigorriaga, Gatika eta Getxotik datorren taldea, iragan azaroaren 20an izandako finalean, Airu-ri eta Wicked Wizzard-i gailendu zitzaien. Rockeinen sari nagusiaren aurreko irabazleak Sara Zozaya (2019), The Owl Project (2018), Los Cosméticos (2017), Albert Cavalier (2016), Grand Matter (2015), The Weapons (2014) eta Radiofunkens (2013) izan dira.

Tokiko talderik onenaren saria La Tokokerak irabazi du, cumbia, reggae-a, merenguea, ska eta salsa uztartzen dituen taldea —Galdakaoko kide bat duena—. Bestalde, Addar Bermeoko rock and roll laukotea izan da euskarazko proposamen onena. Eta El viejo Chimangok irabazi du Publikoaren saria, 2.187 lagunek parte hartu duten online bozketan 209 botu jasota.

Rockeinen finala iragan ostiralean, azaroaren 20an, izan zen, Basauriko Social Antzokian. 250 lagun bertaratu ziren: gonbidapen guztiak agortu ziren. Eta, nola ez, Covid-19aren protokolo guztiak bete zituzten.

Rockeinen epaimahaiak «kategoria nagusian azken erabakia hartzeko zailtasuna» azpimarratu, eta adierazi zuen azken urteotako parte-hartzaileen maila «gero eta handiagoa» dela.

Parte-hartzea
Rockeinen parte-hartzea % 98 hazi da, 2013ko lehen ediziotik. Hona hemen kopuruen bilakaera:

2013: 85 parte-hartzaile
2014: 105 parte-hartzaile
2015: 95 parte-hartzaile
2016: 110 parte-hartzaile
2017: 129 parte-hartzaile
2018: 135 parte-hartzaile
2019: 146 parte-hartzaile
2020: 169 parte-hartzaile

Nerbioi-Ibaizabalen sortutako Rockein lehiaketa, beraz, indartuz doa Euskal Herriko erreferente gisa, parte-hartze datuek, eta jasotako proposamenen berritzeko gaitasunak eta kalitateak erakusten dutenez.

 

ROCKEIN 2020KO SARIAK

Artista irabazlea: Cecilia Payne
- EP profesional bat (gutxienez bost kanta) grabatzea, ekoiztea eta masterizatzea Bilboko El Tigre estudioetan.
- EPa diseinatzea eta editatzea: 500 kopia, CD euskarrian.
- Bideoklip profesional bat grabatu eta ekoiztea.
- Bizkaiko areto nagusienetako batean edo MAZ Basauri jaialdiaren barnean kontzertua (antolatzaileek zehaztuko dute).

Tokiko artistarik onena: La Tokokera
- Bizkaiko areto nagusienetako batean edo MAZ Basauri jaialdiaren barnean kontzertua (antolatzaileek zehaztuko dute).

Euskarazko talderik onena: Addar
- Abesti bat grabatu eta ekoiztea.
-Bizkaiko areto nagusienetako batean edo MAZ Basauri jaialdiaren barnean kontzertua (antolatzaileek zehaztuko dute).

Publikoaren saria: El viejo Chimango
- Bizkaiko areto nagusienetako batean edo MAZ Basauri jaialdiaren barnean kontzertua (antolatzaileek zehaztuko dute).

Rockein Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako bakarlari eta taldeei zuzendutako musika-lehiaketa da. Basauriko, Arrigorriagako, Galdakaoko eta Laudioko udalek bultzatzen dute, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza ere jasotzen du ekimenak. 2020an, bosgarren urtez jarraian, parte-hartze markak haustea lortu du: 169 artistek eman dute izena.

Informazio gehiago:
www.facebook.com/rockein
Twitter: @rockeinrock

Non Gaude

GIB, Entsegu Gelak eta Basozelaiko Gaztegunea
 Basozelai Kalea 11 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 00)
WhatsApp: (+ 634 984 615)
 zirtzart@basauri.eus
San Migeleko Gaztegunea
 Gernika 60 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 71)
 zirtzart@basauri.eus

 Basauriko Udala TTII | Pribatutasun politika

Bilatu