<<Egin zaitez ZirtZart-eko BAZKIDE eta zozketan parte hartu>>
0. ZOZKETAREN DESKRIPZIOA
«ZirtZart Gabonetako Bingoa» ekimena abenduaren 23an egingo den zozketa da, Basauriko Udalak antolatua, ZirtZart Gazteria Ataleko programaren bitartez. ZirtZart Bazkide Txartela duten pertsonei zuzendutako ekintza da, eta helburu du herritar gazte horiek gazte zerbitzuan jarritako konfiantza osoa eskertu eta saritzea.
Bazkideek zozketa zuzenean jarraitzeko aukera izango dute ZirtZart Basauriren Instagram kontuaren bitartez. Irabazle bakoitzak herriko saltokietako produktuetan gastatuko den 100€-ko bonua lortuko du.
1. SARIAK
«ZirtZart Gabonetako Bingoa»-k eskaintzen dituen sariak honako hauek dira:
- Herriko saltokietan erabiltzeko 100€-ko balioa duten 9 bonu. Pertsonala eta besterenezina izateaz gain, irabazle bakoitzak ezingo du bat baino gehiago lortu.
2. BALDINTZAK
Zozketan “ZirtZart Bazkide Txartela” duen edozein basauriarrek har dezake parte. «Bazkide Txartela»ri dagokionez, udalerrian erroldatuta egon eta 1985-2008 bitartean jaiotakoek eskatu ahalko dute. Horretarako, eskatutako datuak eman beharko dituzte zirtzart.basauri.eus Gazteria Zerbitzuaren webgunean, «Egin zaitez bazkide» erlaitzean. Bestela, aukeran, izena eman ahalko dute Gazte Informazio Bulegoan (Basozelai Gizarte Etxean dago). «Bazkide Txartela» doakoa, pertsonala eta besterenezina da.
Zozketari dagokionez, antolakuntzak abenduaren 21era arte (12:00) erregistratutako bazkideak baino ez ditu aintzat hartuko. Gainera, parte-hartzaileek ordurako karneta jasoa beharko dute izan.
Antolakuntzak zozketatik at utziko ditu baldintza hauek betetzen ez dituztenak.
3. ZOZKETA
Abenduaren 23an, arratsaldeko seietan egingo da zozketa, eta Instagram-en (ZirtZartBasauri) jarraitzeko aukera izango dute interesdunek. Antolakuntzak loteria-ontzitik BEDERATZI ZENBAKI aterako ditu eta horiek izango dira bazkide sarituak. Irabazle bakoitzak 72 orduko tartea izango du antolakuntzarekin harremanetan jartzeko, eta behin tarte hori pasata kontakturik izan ez bada, saria irabazteko eskubidea galduko luke horrek. Bederatzi zenbaki horietatik aparte antolakuntzak beste bederatzi aterako ditu ordezko moduan .
Saria irabazleak baino ezin izango du jaso, eta horretarako “ZirtZart Bazkide Txartela”-z gain NANa ere aurkeztu beharko du. Sari-banaketari dagokionez, antolakuntzak irabazleei jakitera emango die informazio hori (eguna, ordua eta tokia), behin izapideak burututakoan.
4. ANTOLATZAILEEI BURUZ
Antolatzaileek beren gain hartzen dute, lehiaketa hobeto garatzeko helburuz, oinarriak aldatzeko eskubidea.
5. OINARRIAK ONARTZEA
Zozketan parte hartzeak oinarri guztiak bere osotasunean onartzea dakar. Antolakuntzak bere gain hartzen du, ekimena hobeto garatzeko helburuz, oinarriak aldatzeko eskubidea. Oinarrietan ezarrietako baldintzak betetzen ez dituzten pertsonak kanpo utziko ditu antolakuntzak.