gaztedi2021<<Zientzia- eta teknologia-tailerrak eskainiko dira eskualdeko gazteguneetan>>

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Nerbioi-Ibaizabaleko udalerrietako gazteria-sailek, Elhuyarrekin elkarlanean, 10 zientzia- eta teknologia-tailer antolatu dituzte. Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Orozko, Ugao-Miraballes, Urduña eta Zeberioko gazteguneetan eskainiko dituzte tailerrak gaian espezializatutako ikertzaileek. Gainera, onlineko bi tailer ere eskainiko dira eskualde osorako.

COVID-19aren pandemiaren kontrako neurriek ahalbidetzen badute, tailerren azken saioan eskualdeko enpresa bat bisitatuko dute gazteek. Horri esker, aukera izango dute eskualdeko lan-jarduera gertutik ikusteko eta zientzia- eta teknologia- arloetan diharduten profesionalak ezagutzeko. Era berean, enpresa horietan lan egiten duten emakume profesionalen jarduna ezagutzera emateko asmoz, hainbat horma-irudi egingo dira, eta herrietako gazteguneetan, udal-guneetan edota sare sozialetan zabalduko dira.

Hauek dira Nerbioi-Ibaizabaleko gazteguneetan eta online eskainiko diren tailerrak:
• CSI tailerra: misteriozko istorio bat argituko dugu bakterioei eta genetikari lotutako esperimentuak eginez.
• Sukalde-zientzia: zientzia erabiliz, sukaldean arituko gara.
• Kriptografia eta kode sekretuak: kriptografia eta kode sekretuen teknikak ikasiko ditugu, eta escape room bat eraikiko dugu.
• Steam Challenge: denetariko zientzia- eta teknologia-esperimentu eta -ekintzak egingo ditugu.
• Onlineko tailerrak:
          o Sukalde-zientzia: zientzia erabiliz, zuzeneko onlineko saioen bidez, sukaldean arituko gara.
          o Steam Challenge: denetariko zientzia- eta teknologia-esperimentu eta -ekintzak egingo ditugu.

 Izen-emateak
Tailerrak doan izango dira, eta gune bakoitzaren COVID protokoloak zehaztuko du parte hartzeko toki-kopuruaren muga. Tailerretako izen-ematea herriko Gaztegunean bertan edota beheko taulan zehaztutako helbide elektronikora idatziz egingo da. Onlineko tailerren kasuan, izena emateko formularioa bete beharko da. Kasu guztietan, izen-ematea tailerra hasi aurreko astean amaituko da.

Basauri (Basozelai Gizarte Etxea)

  • Tailerra: CSI
  • Datak: Apirilak 16, 23 eta 30. Maiatzak 7 eta 14.
  • Ordutegia: 18:00 - 20:00
  • Nori zuzendua: 14-17 urte bitarteko gazteei.
  • Izen-emateak (martxoaren 30era arte): https://zirtzart.basauri.eus/index.php/eu/ikastaro-guztiak
  • Info.+: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. 944 666 430 · 634 984 615 · https://www.nerbioiibaizabalgaztedi.eus/

*Aste Santuko on line tailerren daten berri aurrerago emango da, herri horietako gazteguneetan eta Bizilaberen eta Nerbioi-Ibaizabal Gaztediren webguneetan.

Non Gaude

GIB, Entsegu Gelak eta Basozelaiko Gaztegunea
 Basozelai Kalea 11 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 00)
WhatsApp: (+ 634 984 615)
 zirtzart@basauri.eus
San Migeleko Gaztegunea
 Gernika 60 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 71)
 zirtzart@basauri.eus

 Basauriko Udala TTII | Pribatutasun politika

Bilatu