<< UDA GAZTE >>
Urtero bezala, aurtengo udan ere, 12-15 urte bitarteko gazteei UDA GAZTE programa eskainiko diegu Basozelai gaztegunean, ekainaren 21tik 25era, goizeko 11:00etatik 13:00etara.
Egun horietan zenbait jarduera egingo ditugu gaztegunean eta gaztegunetik kanpo; hala nola, kirol alternatiboak, eskulanak, Escape Basauri⦠eta askoz gehiago. Ezin duzue galdu!!!
Plazak mugatuak dira, eta parte hartu nahi duten gazteek ekainaren 1etik 15era eman beharko dute izena.
Kirol alternatiboak: Badakizue futbol, sakibaloi eta tenisaz aparteko beste kirol ugari ere badirela? Uda Gazten hainbat kirol alternatibo aurkeztuko dizuegu.
Escape Basauri: Zuen trebetasun eta abileziak atera beharko dituzue saria lortu nahi baduzue. Azken pistara ailegatzeko Basaurin zehar proba txiki batzuk gainditu beharko dituzue.
Pop Art & Paper birziklatua: Papera arte bihurtuko dugu. Nola? Zatoz eta erakutsiko dizugu.
Ur Gynkana: Udaz gozatuko dugu hainbat ur jolas eginez.
CircusDay: Malabareak egiteko materiala sortuko dugu, eta Zirkuan egiten diren zenbait teknika landuko dira hala nola, malabarezko pilotak, kariokak, slack-line, aurpegiak margotu, etab.