<< MENDEXA ABENTURA PARKerako irteera >>
Zirt Zart Basauri Gazteria zerbitzuak MENDEXA ABENTURA PARKerako irteera antolatu du, ekainaren 26an, 12 eta 30 urte bitarteko gazteentzat.
Mendexa Abentura Park naturaz inguraturiko abentura parke bat da, non primeran pasatuko duzun hainbat zirkuitu eta tirolinarekin.
Jarduera horren joan-etorria autobusez egingo da. Ordutegien aldetik, gazteak goizeko 9:30ean egon beharko dira Basauriko udaletxearen aurreko autobus geltokian, eta buelta, arratsaldeko 16:30ean izango da, leku berean.
Jarduera horretarako arropa erosoa eta janaria eraman behar da.
Plazak mugatuak dira eta kopurua gaindituz gero, zozketa egingo dugu parte-hartzaileak hautatzeko. Izen-emateko azken eguna ekainaren 21a izango da.