<<Musika taldeak eratzeko saioen entzunaldia ekainaren 27an, Solobarria plazan>>
Ekainaren 27an, igandea, eskainiko da gitarra, bateria, baxu, kantu eta haize-metalen 2020/2021eko ikastaroei amaiera emango dien entzunaldia. Ikastaro horiek Kultur Basauri eta ZirtZart Basauri udal zerbitzuen urteko jardueren parte dira, musika-hezkuntzaren alorrekoak, eta musikagintzan diharduten adituek zuzentzen dituzte. Aurtengoan, nobedade moduan, entzunaldia Solobarriako plazan izango da, Udaberri Basauri programaren baitan.
11:30etik aurrera, ikasleen zuzeneko emanaldia hasiko da, musika-banda desberdinetan banatuta. Horrela, musika-tresna bakoitzaren arlo indibiduala ez ezik, taldeko gainerako instrumentuekiko elkarrekintza ere landuko da.
Sarrera doakoa izango da, baina edukiera mugatua egongo da.
INFORMAZIO GEHIAGO
Basauriko Udala - Zirt Zart Basauri, Gazte Informazio Bulegoa – Kultur Basauri
-Tel. : 944 666 400 – 944 666 430
-Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
-Web: zirtzart.basauri.eus