<<Abenduaren 11n, Basaurin, Rubik kuboa berriro protagonista>>
Beste behin ere, Basauriko Ibaigane Kultur Etxean egingo da Rubik Kuboren Erakunde Mundialak (WCA) antolatutako nazioarteko Rubik txapelketa, formatu ofizialean. Lehiaketa honen antolatzaileek (Basauriko Udalaren ZirtZart gazte zerbitzua eta Euskal Rubik erakundea) lortu dute erakunde mundialak finkaturiko baldintzak betetzea, eta horri esker COVID-19aren agerpenaren ondoren hauxe izango da estatuan jokatuko den lehen txapelketa. 2020an nahitaez izandako geldiunearen ostean, aurtengoa hamabigarren edizioa izango dugu.
Zortzi kategoria ezberdin jokatuko dira: 2x2x2, 3x3x3, 4x4x4, 5x5x5, Skewb, Pyraminx, Blind eta Square-1. Goizeko hamarretatik hasita hamar bat orduko iraupena duen jardunaldia iragarrita dago. Lehiakideen esku egongo da hautatzea zein kategoriatan jokatu.
Lehiaketan parte hartu nahi duen orok aldez aurretik izena eman beharko du, horretarako sorturiko webgunearen bitartez, https://www.worldcubeassociation.org/competitions/BasauriOpen2021, eta abenduaren 5era bitartean arte egongo da epea zabalik. Lehiakideen kopurua mugatua da, eta izen-emate hurrenkeraren arabera sortuko da zerrenda. Parte-hartzaile zerrendako batek egun horretan bertaratzea ezinezkoa balu, antolakuntzari horren berri eman beharko dio itxaron-zerrendan dagoen batek bere postua bete dezan.
Publikoari dagokionez, sarrera doakoa da areto nagusia bete arte. Musukoaren erabilera derrigorrezkoa da, eta debekatuta dago bertan jatea.
Izena emateko lotura, HEMEN
Ordutegia, HEMEN
Protokoloa “Basauri Open 2021”ean, HEMEN