<<Abenduaren 18an, Basaurin, Asian Dance Contest dantza lehiaketa>>
12-35 urte bitarteko gazteei zuzendutako dantza lehiaketa abenduaren 18an ospatuko da Basauriko Ibaigane Kultur Etxean, Basauriko Udalaren ZirtZart gazte zerbitzuak, Spicy Ramen erakundearekin lankidetzan antolatuta.
Parte-hartzaileek nahitaez abesti asiarrak (japoniarrak, txinatarrak, korearrak,…) erabili beharko dituzte, eta horietan bertako hizkuntzak izan beharko du nagusi. Horrez gain, ez dira onartuko hautaturiko abestiarenak ez diren koreografiak. Hots, jatorrizko artistarenak ez diren dantza pausoak ez dira onartuko. Lehiaketan kategoria bi nabarmendu dira: bakarlari moduan oholtza gainean dantzatuko direnak, “backdancer”en laguntzarik gabe, eta taldekako (2-6 partaide bitartean) koreografia lanak. Kategoria bakoitzeko lehen bi sailkatuek jasoko dute 75-200 euro bitarteko saria.
Abenduaren 18an eszenatokian dantzan aritu nahi duen orok aldez aurretik izena eman beharko du. Horretarako, antolakuntzak ZirtZart gazte zerbitzuaren webgunean eskuragarri jarri ditu bai oinarriak baita bete eta aurkeztu beharreko dokumentuak ere. Dokumentu horiek zuzenean aurkezteko aukera badago Basozelai Gizarte Etxeako Gazte Informazio Bulegoan. Inskripzio epea azaroaren 8tik abenduaren 8ra bitartean arte egongo da zabalik. Lehiakideen kopurua mugatua da, eta izen-emate hurrenkeraren arabera sortuko da zerrenda.
Lehiaketak eskaintzen dituen sariak:
- Taldekako lehen sailkatua → 200 €
- Taldekako bigarren sailkatua → 125 €
- Bakarkako lehen sailkatua → 150 €
- Bakarkako bigarren sailkatua → 75 €
Publikoari dagokionez, sarrera doakoa da areto nagusia bete arte. Musukoaren erabilera derrigorrezkoa da, eta debekatuta dago bertan jatea.