RubikTokapekaAbenduak9<<Basauri Open Rubik txapelketa ofizialak eskainitako plaza guztiak agortu dira inskripzio-epea ireki eta minutu gutxira>>

    - Antolatzaileek beste “topaketa” bat egitea erabaki dute.

    - Topaketa hori txapelketa ofizialaren aurretik izango da, formatu ez- ofizialean.

Urriaren 18an iragarri zen ofizialki Basauri Open Rubik txapelketa internazionalaren hurrengo edizioa, abenduaren 11n Ibaigane Kultur Etxean jokatuk dena. Deialdiarekin batera, izena emateko epea ireki eta minutu gutxira plaza guztiak bete ziren, eta itxaron-zerrenda luzea sortu zen. Nabaria da Covid-19aren eraginez, iaz eta aurten, mundu mailan, txapelketa ofizialik jokatu ez dela, eta horrek jokalarien gogoa areagotu duela. Horri gehitu behar diogu, 2020ko martxotik hona, estatuan jokatuko den lehen txapelketa ofiziala dugula Basaurikoa. Hori guztia dela eta, Basauri Open Rubik txapelketako antolatzaileek (Basauriko Udalaren ZirtZart gazte zerbitzuak eta Euskal Rubik erakundeak) lehiaketa ofizialaz gain topaketa ez-ofiziala eskaintzea adostu dute.

Abenduaren 9an, osteguna, topaketa berezia egiteko deialdia egiten dugu Rubik kuboaren jokalari hasi berriak zein adituak biltzeko helburuarekin. Basauriko Basozelai Gizarte Etxean egingo da 18:00etan hasita eta, gutxi gora-behera, ordu bi eta erdiko iraupena izatea iragarri da. Arratsaldean zehar hautsi litekeen denbora-markak ez luke izango balio ofizialik, WCA-tik kanpo sortutako ekimena baita (topaketa ez-ofiziala), eta abenduaren 11n Ibaigane Kultur Etxean jokatua den txapelketa ofizialaren atarikotzat hartuko dugu.

Topaketan parte hartu nahi duen orok aldez aurretik izena eman beharko du, ZirtZart Basauriren webgunean, eta abenduaren 5era bitartean arte egongo da epea zabalik. Parte-hartzeari dagokionez, 12-35 urte bitartekoek lehentasuna izango dute.

Parte-hartzaileek Rubik kuboa besterik ez dute ekarri beharko dibertsioz beteriko arratsaldeaz gozatzeko.

Non Gaude

GIB, Entsegu Gelak eta Basozelaiko Gaztegunea
 Basozelai Kalea 11 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 00)
WhatsApp: (+ 634 984 615)
 zirtzart@basauri.eus
San Migeleko Gaztegunea
 Gernika 60 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 71)
 zirtzart@basauri.eus

 Basauriko Udala TTII | Pribatutasun politika

Bilatu