<<Jai hawaiiarra ekainaren 3an, larunbata, Basauriko Basozelai Gizarte Etxean>>

Basauriko Gazteguneek, ZirtZart zerbitzuaren bitartez, udari ongietorria egiteko asmoarekin, “Diskofesta” antolatu dute 12 eta 17 urte arteko gazteentzat, eta hain zuzen ere, ukitu hawaiiarrak izango ditu. Bertan, ez da musikarik faltako; izan ere, jaia girotzeko DJ profesional bat egongo da, eta egun horretarako egokitutako abestiak jarriko ditu. Bestalde, freskagarriak eta janaria dituen espazio bat egongo da parte-hartzaileentzat.

Jaia 19:30ean hasiko da, eta bi ordu iraungo du. Sarrera doakoa izango da. Espazioa dela eta, parte-hartzaileen kopurua mugatua izango da; hortaz, betetzen denean ezin izango da beste inor sartu.

Aldez aurretik, ekainaren 2an, ostirala, apainketa eta mozorro tailer bat eskainiko da San Migelgo Gaztegunean 18:00etatik aurrera. Gainera, nahi duenak bertan egiten diren apaingarriak erabili ahal izango ditu jaiaren aretoa apaintzeko.

Non Gaude

GIB, Entsegu Gelak eta Basozelaiko Gaztegunea
 Basozelai Kalea 11 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 00)
WhatsApp: (+ 634 984 615)
 zirtzart@basauri.eus
San Migeleko Gaztegunea
 Gernika 60 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 71)
 zirtzart@basauri.eus

 Basauriko Udala TTII | Pribatutasun politika

Bilatu