<<Gabonetan euskaraz>>
Zirt Zart Basauri Gazteria zerbitzutik, hil honetan, “Gabonetan euskaraz” gaiarekin lotutako doako zenbait jarduera eskainiko diegu 12-17 urte bitarteko gazteei. Tailerrak Basozelaiko gaztegunean izango dira. Ez da beharrezkoa izena aurretiaz ematea, baina toki kopurua mugatua izango da. Izena eman ahala sortuko dira taldeak. Jarraian, gure egitarauaren laburpentxoa:
- - Euskararen eguna: abenduaren 3a ospatzeko, astean zehar euskal musika zerrenda bat sortuko dugu gazteekin batera gure sare sozialen bitartez. Horretaz gain, asteburuan gramofono bozgorailu tailerra egingo dugu, sortutako lista gure mugikorrekin entzun ahal izateko.
- Gabonetako apaingarriak: asteburuan zehar gaztegunera hurbiltzen diren gazteekin apaingarriak sortuko ditugu, eta gure espazioa Gabonetako tematikarekin apainduko dugu elkarrekin.
- Bingo Txou: abenduaren 17an Ibaigane Kultur Etxean Bingo “berezia” izango dugu, eta hainbat sari izango dira Zirt Zarteko bazkideentzat. Gonbidapenak eskuragarri daude Basozelaiko Gizarte Etxeko gazte informazio bulegoan.
- Gabon gazte: urtero bezala, gabon gazte programa jarriko dugu abian Basauriko 12-16 urte bitarteko gazteentzat. Egun horietan tailerrak, irteera, jolasak… egingo ditugu. - Eman izena gazte informazio bulegoan edo Zirt Zarteko webgunean.