Musika Taldeak Eratzea 2022 comp<<Urtarrilean jarriko du abian ZirtZart Basaurik «Musika Taldeak Eratzea» programa, musika taldeen sorkuntza sustatzeko helburuarekin>>

- Eskaintza bost diziplinak osatzen dute; kantua, gitarra, baxua, bateria eta haize taldea.
- Jotzeko teknika eta gaitasuna hobetzeaz gain, hartu-emana dago beste diziplinetako ikasleekin.

Urtarrilaren 13an jarriko dira abian Basauriko Udalak, ZirtZart Gazte Zerbitzuaren bitartez, urtero eskaintzen dituen musika-tresnen formakuntza ikastaroak. Bost modalitate bereizi dira: kantua, gitarra, baxua, bateria eta haize taldea. Dinamikari dagokionez, ikasleek jasoko dituzten praktikak ez dira aukeratutako instrumentura mugatuko, hau da, beste taldeetako parte-hartzaileekin ere jardunean arituko dira, musika taldeak sortzea sustatu nahian. Horrela, eskaintza honek tresnaren erabileran sakontzeaz gain, musika talde bat eratzeko gogoa piztea du helburu.

Urtarrilaren 13tik hasita, ekainaren 9ra arte luzatuko dira ikastaroak, eta Aste Santuan izan ezik, ostegunetako arratsaldeak finkatuta daude Basauriko Basozelai Gizarte Etxean, 19:30etik 20:45era. Ekainaren 11n ikasturte amaierako entzunaldia izango da Ibaigane Kultur Etxean, eta bertan hilabeteetan zehar ikasitakoa publikoaren aurrean aurkezteko aukera izango dute ikasleek. Bost modalitateak urte askotako eskarmentua duten irakasle eta musikariez osatuak daude.

Izena emateko epea irekita dago 2021eko azaroaren 26tik abenduaren 26ra bitartean, eta interesdunek inskripzioa egiteko aukera izango dute ZirtZart gazte zerbitzuaren webgunearen bitartez, modu telematikoan edota zuzenean Basozelai Gizarte Etxeko Gazte Informazio Bulegoan. Nagusiki 12-35 urte bitarteko basauriarrei zuzenduriko formakuntza da hau. Modalitate bakoitzak plaza kopuru mugatua du, eta banaketari dagokionez lehentasuna dute «ZirtZart Bazkide Txartela» sisteman altan direnek. Ikasturtearen prezioa 133€ da; bazkideek, ikasleek eta langabetuek %50eko deskontua izango dute, eta DBEa jasotzen dutenek, %75ekoa.

· IZENA EMAN · 

Non Gaude

GIB, Entsegu Gelak eta Basozelaiko Gaztegunea
 Basozelai Kalea 11 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 00)
WhatsApp: (+ 634 984 615)
 zirtzart@basauri.eus
San Migeleko Gaztegunea
 Gernika 60 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 71)
 zirtzart@basauri.eus

 Basauriko Udala TTII | Pribatutasun politika

Bilatu