<<Martxoan hasita, astero, skate indoor ikastaroa Basauriko gazteei zuzendua>>
Basauriko Udalaren ZirtZart gazte zerbitzuak jarraipena emango dio martxoan iaz abian jarritako skate indoor ikastaroari, horrek izandako harrera onaren ondorioz. Diziplina horretan adituak diren profesionalez gidaturiko eskaintza «Life Skate Farm» erakundearen aretoan izango da, 2400 metro karratuko aterpe egokian. Enpresa hori eskaintzaren laguntzailea da.
Bereziki Basaurin erroldaturiko gazteei zuzenduriko ikastaroa da, eta 12-35 urte bitarteko lagunentzat izango da. 2022ko martxoaren 22an hasi eta ekainaren 24an amaituko dira klaseak, eta parte-hartzaileek astero 90 minutuko saio pertsonalizatua jasoko dute (Aste Santuan izan ezik). Guztira hamabi saio izango dira. Hiru kategoria nabarmentzen dira, parte-hartzaileen adinaren eta mailaren arabera antolatuak:
Ikastaroan parte hartu nahi duten gazteek martxoaren 10era arte dute izena emateko epea. Telematikoki inskripzioa egiteko aukera dago ZirtZart Basauriren webgunean, eta zuzenean ere egin daiteke Basozelai Gizarte Etxeko Gazte Informazioa Bulegoaren bitartez. Plaza kopurua mugatua da, eta «ZirtZart Bazkide Txartela» duten gazteek lehentasuna izango dute. Kuotari dagokionez, bazkideek 60€ ordaindu beharko dute ikastaroan parte hartzeagatik; herrian erroldatua egon, baina bazkide ez direnek 75 €, eta azkenik, Basaurin erroldatuak ez direnek, 195 €. Inskripzioa egitearekin batera txanda ere aukeratu beharko du interesdunak.