<<Irteera PIUGAZ eskaladara, martxoaren 19an, ZirtZart Basaurik antolatuta>>
Zirt Zart Basauri Gazteria zerbitzuak PIUGAZ eskaladara joateko irteera antolatu du, martxoaren 19an, 12 eta 30 urte bitarteko gazteentzat.
Eskalatzen ikasi nahi? Ezagutu ezazu 2000 metro karratuko eskalada boulderra; horretarako eskalada munduan sartzeko ilusioa eta gogoa besterik ez duzu beharko. Trebatzen hasteko begirale adituen laguntza izango duzue lehen urratsak emateko eta eskaladaren oinarrizko kontzeptuekin ohitzen hasteko.
Joan-etorria metroz egingo dugu. Ordutegien aldetik, gazteek goizeko 09:30ean egon beharko dute Basauriko udaletxearen ondoko metro geltokian, eta eguerdiko 14:00etan itzuliko gara leku berera.
Jarduera horretarako arropa erosoa eta BARIK eramatea aholkatzen dugu.
Plazak mugatuak dira, eta kopurua gaindituz gero, zozketa egingo dugu parte-hartzaileak hautatzeko. Izen-emateko azken eguna martxoaren 14a izango da.