Partehartzea2022<<Hitz-Erdiko Kontaketak, euskarazko ipuin laburren lehiaketak, parte-hartze marka berria lortu du aurtengo 5.edizioan>>

- 277 kontaketa jaso ditu antolakuntzak.
- Horietatik, 230 adingabeek idatzitakoak.

Martxoaren 10ean itxi zen lehiaketan izena emateko epea, eta antolakuntzak emandako hasierako esaldiari, hots «Zenbat gauza galtzen ditugun galtzearen beldur…», jarraipena eman dioten 277 kontaketa jaso dira. Bosgarren edizio honek, parte-hartzeari dagokionez, marka berria ezarri du. Ekimena ZirtZart Basaurik —Basauriko Udalaren Gazteria Ataleko programak— antolatzen du, Geuria Hego Uribeko herri komunikabidearen eta Elkar Euskal Kulturgintzaren laguntzarekin, eta 12-35 urte bitarteko gazteei zuzendua dago, idazmenean interesa dutenen talentua sustatzeko helburuarekin.

Antolakuntzak jasotako 277 kontaketak epai-mahaiaren esku daude dagoeneko, eta apirilaren bukaera aldera jakinaraziko dira 2022ko 5. edizio honetako irabazleen izenak.

Honako hauek dira banatuko diren lau sariak:

- Lehen sailkatua: 200,00 €-ko bonua
- Bigarren sailkatua: 125,00 €-ko bonua
- Hirugarren sailkatua: 75,00 €-ko banua
- Elkar saria: 150,00 €-ko bonua

Horrekin batera, sarituriko lau kontakizunak Geuria aldizkarian argitaratuko dira.

Aurtengoan ere, liburuxka berezia argitaratuko dugu 2022ko 5. edizio honetako kontaketak jasotzeko. Ale-kopuru mugatua izango da eta doakoa. Eskuragarri egongo dira Basauriko Gazte Informazio Bulegoan eta baita Basauriko Elkar dendan ere.

Hitz-Erdiko Kontaketak lehiaketak parte-hartzaile kopurua hirukoiztu du 2018ko lehen ediziotik, honako bilakaera honekin:

- 2018: 89
- 2019: 83
- 2020: 54
- 2021: 203
- 2022: 277

Non Gaude

GIB, Entsegu Gelak eta Basozelaiko Gaztegunea
 Basozelai Kalea 11 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 00)
WhatsApp: (+ 634 984 615)
 zirtzart@basauri.eus
San Migeleko Gaztegunea
 Gernika 60 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 71)
 zirtzart@basauri.eus

 Basauriko Udala TTII | Pribatutasun politika

Bilatu