Skate San Miguel comp<<Skatea eta zuzeneko musika ekainaren 10ean Basauriko San Migelen>>

Ekainaren 10ean, larunbat arratsaldean, skate txapelketa egingo da bigarren urtez jarraian Basauriko San Migel auzoko Castilnovo plazan. Ekitaldia ZirtZartek eta Kultur Basaurik antolatu dute Basauriko Skate Elkartearekin batera. Kirol horren inguruko jardunaldian zuzeneko musika ere izango da.

Txapelketa arratsaldeko 16:00etan hasiko da eta bi kategoria egongo dira: lehenengoa hamalau urte baino gazteago direnek osatuko dute, eta bigarrena, aldiz, adin hori gainditzen dutenek.

Sariei dagokienez, 14 urtetik beherako parte hartzaileen artean banatuko den materialaz gain, Open kategoriako irabazleek dirua jasotzeko aukera izango dute. Izen-emateak egunean bertan egingo dira eta hamalau urtetik beherako gazteek nahitaez kaskoa eta babesak erabili beharko dute.

Musika emanaldia Wicked Wizzard talde gazteak eskainiko du.

Programazioa:
- Sub14 // 16:00 – 17:30
- Open // 17:30 – 19:30
- Wicked Wizzard // 19:30 – 20:30

Non Gaude

GIB, Entsegu Gelak eta Basozelaiko Gaztegunea
 Basozelai Kalea 11 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 00)
WhatsApp: (+ 634 984 615)
 zirtzart@basauri.eus
San Migeleko Gaztegunea
 Gernika 60 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 71)
 zirtzart@basauri.eus

 Basauriko Udala TTII | Pribatutasun politika

Bilatu