<<EKAINA BASAURIKO GAZTEGUNEETAN>>
Zirt Zart Basauri Gazteria zerbitzuan, hil honetan, doako zenbait jarduera eskainiko diegu 12-17 urte bitarteko gazteei. Tailerrak Basozelaiko eta San Migeleko gazteguneetan izango dira. Ez da beharrezkoa izena aurretiaz ematea, baina toki kopurua mugatua izango da. Izena eman ahala sortuko dira taldeak. Jarraian, gure egitarauaren laburpentxoa:
Elkarrekin birziklatzen: ingurumenaren munduko eguna ospatuko dugu birziklatutako materialarekin egindako eskulan baten bidez. Horretarako, CD zatiekin apainduko ditugun kutxa batzuk erabiliko ditugu, material horiei bizitza berri bat eman ahal izateko.
Ozeanoaren eguna: Ozeanoen eguna aprobetxatuz bi eskulan egingo ditugu gai honekin lotuta. Alde batetik, slime tonu urdinak egingo ditugu ozeanoa simulatzeko, eta, bestetik, gai horr jarraituko dioten esku-xaboiak.
Sushi(寿司): sushi tailer bat egingo da, modako jaki hau prestatzen ikasteko. Jarduera honekin zapore berriak probatuko ditugu sukaldean ondo pasatzen dugun bitartean.
Udagazte: gazte zerbitzuak urtero egiten duen jarduera multzoa, 12-16 urte bitarteko gazteei zuzenduta, ekainaren 27tik uztailaren 1era.