<<Rockeinek bere parte hartze marka gainditu du zazpigarren urtez jarraian, 188 proiektuk izena eman ostean>>

  • 38 proiektu Tokiko talderik onenari sarira hautagai izango dira; 42, Euskarazko talderik onenari; eta 15ek, Eskarabilera saria jasotzeko aukera izango dute
  • Nabarmentzekoa da jasotako proposamenak berritzeko gaitasuna, parte hartzaileen %25a berriak baitira
  • Finala azaroaren 19an izango da Basauriko Social Antzokian

Iragan asteartean, uztailak 12, itxi zen Rockein-en 10. edizioan izena emateko epea. Lehiaketa musikala Basauriko Udalak antolatzen du, Arrigorriaga, Galdakao eta Laudioko Udalen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz, eta Euskal Autonomi Erkidego eta Nafarroako bakarlari eta taldeei zuzenduta dago.

188 artistak eman dute izena, zazpigarren urtez jarraian parte hartze marka gaindituz. Jasotako proposamenen artean 38 (2021ean 25) tokikoak dira (Basauri, Galdakao, Arrigorriaga edo Laudion erroldatutako kide bat, gutxienez); 42 euskarazko talderik onenari saria lortzeko hautagai dira (2021ean, 33); eta 15ek Eskarabilera saria eskuratzeko aukera izango dute (gutxienez kideen %50 emakumeak dituzten proiektuak).

Nabarmentzekoa da lehiaketak jasotako proposamenak berritzeko duen gaitasuna, parte hartzaileen %25a 2021arekiko berriak baitira.

188 proposamenak epai mahaiaren eskuetan daude azaroaren 19an Basauriko Social Antzokiko finalean nortzuk joko duten erabakitzeko.

Parte-hartzearen bilakaera
Rockeinen parte-hartzaile kopuruak hurrengo bilakaera izan du 2013ko lehen ediziotik:

2013: 85 parte-hartzaile
2014: 105 parte-hartzaile
2015: 95 parte-hartzaile
2016: 110 parte-hartzaile
2017: 129 parte-hartzaile
2018: 135 parte-hartzaile
2019: 146 parte-hartzaile
2020: 169 parte-hartzaile
2021: 179 parte-hartzaile
2022: 188 parte-hartzaile

SARIAK:

Talde irabazlea
- EP profesional bat (gutxienez bost abesti) grabatzea, ekoiztea eta masterizatzea Bilboko El Tigre estudioetan.
- EPa editatzea
- Bideoklip profesional bat grabatu eta ekoiztea.
- MAZ Basauri jaialdian kontzertua

Tokiko talderik onena
- MAZ Basauri jaialdian kontzertua

Euskarazko talderik onena
- Abesti bat grabatzea eta ekoiztea.
- MAZ Basauri jaialdian kontzertua

Eskarabilera saria
- MAZ Basauri jaialdian kontzertua

Informazio gehiago:
www.facebook.com/rockein
Twitter: @rockeinrock

Non Gaude

GIB, Entsegu Gelak eta Basozelaiko Gaztegunea
 Basozelai Kalea 11 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 00)
WhatsApp: (+ 634 984 615)
 zirtzart@basauri.eus
San Migeleko Gaztegunea
 Gernika 60 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 71)
 zirtzart@basauri.eus

 Basauriko Udala TTII | Pribatutasun politika

Bilatu