«Urriaren 12an “Txiki Open” txapelketa egingo da Basauriko skate parkean adin txikikoentzat»

- Goizean skate eskola izango da
- Arratsaldean haur eta gazteentzako txapelketa

Urriaren 12an, asteazkena, Basauriko Udalak patinari buruzko jardunaldia antolatu du ZirtZart gazte zerbitzuaren bidez eta Basauriko Skate Erakundearen laguntzaz. Jardunaldi hori Basozelai auzoko skate parkean egingo dute eta bertan txapelketa jokatzeaz gain skate eskola ere izango da.

Antolatzaileek goizeko hamaiketan hasiera emango diote ekimenari skate eskolaren bitartez eta bertan interesdunek, haurrek zein nagusiek, skatearen erabileran hastapen mailako edo hobetze teknikako klaseak jasotzeko aukera izango dute. Bi ordu eta erdiko saio hori diziplina honetako aditu profesionalek gidatuko dute.

Arratsaldeko lauretan haur eta gazte txapelketa abian jarriko da eta bertan material andana banatuko dute sarietan.

Ekitaldiaren egunean bertan eman ahal da izena, skate eskolan nahiz txapelketan parte hartzeko. Bestalde, 12 urtetik beherakoek nahitaez erabili beharko dituzte kaskoa eta babesak.

Non Gaude

GIB, Entsegu Gelak eta Basozelaiko Gaztegunea
 Basozelai Kalea 11 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 00)
WhatsApp: (+ 634 984 615)
 zirtzart@basauri.eus
San Migeleko Gaztegunea
 Gernika 60 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 71)
 zirtzart@basauri.eus

 Basauriko Udala TTII | Pribatutasun politika

Bilatu