Azaroaren 3an abian jarriko du ZirtZart Basaurik «Musika Taldeak Eratzea» programaren 2022/23 ikasturtea musika taldeen sorkuntza sustatzeko

- Eskaintza bost diziplinak osatzen dute; kantua, gitarra, baxua, bateria eta haize-taldea.
- Jotzeko teknika eta gaitasuna hobetzeaz gain, hartu-emana egongo da beste diziplinetako ikasleekin.

Azaroaren 3an jarriko dira abian Basauriko Udalak, ZirtZart Gazte Zerbitzuaren bitartez, urtero eskaintzen dituen musika-tresnen formakuntza ikastaroak. Bost modalitate bereizi dira berriz ere erabiltzaileen eskaria eta aurreko urteetako erantzuna aintzat izanik: kantua, gitarra, baxua, bateria eta haize-taldea. Dinamikari dagokionez, ikasleen praktikak ez dira aukeratutako instrumentura mugatuko, hau da, beste taldeetako parte-hartzaileekin ere jardunean arituko dira, musika taldeak sortzea sustatu nahian. Horrela, eskaintza honek tresnaren erabileran sakontzeaz gain, musika talde bat eratzeko gogoa piztea du helburu.

2022ko azaroaren 3an hasita, 2023ko apirilaren 27ra arte izango dira ikastaroak, eta Gabonetan eta Aste Santuan izan ezik, ostegun arratsaldeetan emango dituzte Basauriko Basozelai Gizarte Etxean, 20:15-21:30 ordutegian. Maiatzaren 6an ikasturte amaierako entzunaldia izango da Ibaigane Kultur Etxean, eta bertan hilabeteetan zehar ikasitakoa publikoaren aurrean aurkezteko aukera izango dute ikasleek. Bost modalitateak esperientzia luzeko irakasle eta musikariek eskainiko dituzte.

Izena emateko epea irekita dago 2022ko irailaren 23tik urriaren 20ra bitartean, eta interesdunek inskripzioa egiteko aukera izango dute ZirtZart gazte zerbitzuaren webgunearen bitartez, modu telematikoan edota zuzenean Basozelai Gizarte Etxeko Gazte Informazio Bulegoan. Batez ere 12-35 urte bitarteko Basaurikoentzat da formakuntza hau. Modalitate bakoitzak plaza kopuru mugatua du, eta banaketari dagokionez ZirtZart Bazkide txarteldunek dute lehentasuna. Ikasturtearen prezioa 133€ da; 12-35 urte bitarteko bazkideek, ikasleek eta langabetuek %50eko deskontua izango dute, eta DBEa jasotzen dutenek, %75ekoa.

EGUTEGIA

Non Gaude

GIB, Entsegu Gelak eta Basozelaiko Gaztegunea
 Basozelai Kalea 11 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 00)
WhatsApp: (+ 634 984 615)
 zirtzart@basauri.eus
San Migeleko Gaztegunea
 Gernika 60 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 71)
 zirtzart@basauri.eus

 Basauriko Udala TTII | Pribatutasun politika

Bilatu