Arde Marte, Ginger eta Silitia, Rockeinen 10. edizioko kategoria nagusiko finalistak

-Erein, Kaserna eta Pelicanos dira Tokiko artistarik onenari saria jasotzeko hautagaiak

-Finala azaroaren 19an, larunbatez, izango da, Basauriko Social Antzokian. Publikoa zutik egongo da eta sarrera doakoa izango da

Arde Marte Ezkerraldeko pop eta elektronika bikotea, Saray Dacostak eta Sergio Juarrosek osatua; Ginger punk-rock laukote zarautztarra; eta Silitia bikote bizkaitar gaztea, 60ko hamarkadako rock mistikoaren eta pop jostagarrienaren erreminiszentziekin, izango dira Rockein jaialdiaren 10. edizioko sari nagusia irabazteko hautagaiak.

Beste hiru talde finalistak ondokoak izango dira: Erein, hasiera batean Izaro edo Olatz Salvador bezalako artistek eraginda 2021ean sortutako laukotea, Basauriko eta Arrigorriagako kideekin; Kaserna, 2020an Mr Pongo taldearen errautsetatik jaioak, eta Galdakao eta Arrigorriagako kideekin; eta Pelícanos, duela bi urte Basaurin eta Etxebarrin sortutako beste talde berri bat, Juanito Makandé, M Clan edo Fito & Fitipaldisen eraginekin. Horiek guztiek Tokiko artistarik onenari saria lortzeko aukera izango dute, Basaurin, Arrigorriagan, Galdakaon edo Laudion erroldatutako kide bat gutxienez duten proiektuak saritzen dituena.

Gainera, Arde Martek eta Gingerrek Eskarabilera saria jasotzeko aukera izango dute, eta Ereinek eta Gingerrek, ostera, Euskarazko Artistarik Onenari saria.

Finala azaroaren 19an izango da, larunbatez, Basauriko Social Antzokian. Sarrera doakoa izango da eta publikoa zutik egongo da.

Ohi bezala, Rockeineko 4 kategorien irabazleen izenak (Artistarik onena euskaraz eta Eskarabilera saria, barne) finalean bertan jakinaraziko ditu epaimahaiak.

Uztailaren 12an itxi zen Rockeinen 10. edizioan izena emateko epea. Lehiaketa musikala Basauriko Udalak antolatzen du, Arrigorriaga, Galdakao eta Laudioko Udalen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz, eta Euskal Autonomi Erkidego eta Nafarroako bakarlari eta taldeei zuzenduta dago. 188 artistak eman dute izena, zazpigarren urtez jarraian parte hartze marka gaindituz.

Proposamen finalistak hautatu dituen epaimahai profesionala hurrengo pertsonek osatu dute:

Arantzazu Pinto ‘Nara’
Artisten kontratazioa Primavera Sound festibalean (aurretik Mad Cool, Live Nation, Bilbao BBK Live edo Azkena Rocken)

Álvaro Fierro
Musika kritikaria, musika dokumentalen zuzendaria eta Kultumetriako arduraduna, kulturaren eremuan inpaktua aztertzeko enpresa

Amets Rodríguez
Kultur sustatzailea eta antolatzailea Emankor Sarean (Mundaka Festival, Bay Of Biscay, Ezca Fest…)

Jon Agirrezabalaga
Soinu-ekoizle eta -ingeniaria El Tigre Estudiosen (Bilbon). Musikaria eta konpositorea WAS eta Zabalan

Sara Zozaya
Artista. Lehen emakume bakarlaria Rockeinen Sari nagusia irabazten (2019).

Iker Bárbara
MondoSonoro aldizkariaren Euskal Herriko eta Errioxako edizioaren koordinatzailea, kultur sustatzailea eta DJa

Joseba Vegas
Kazetari musikala, BI FM eta Alma Botxerako zuzendaria, eta DJa

Jon Hervas
Kultur sustatzailea eta eragilea

Jon Zugazagoitia
Basauriko Udaleko Gazteria, Kirol eta Informatika zinegotzia

ROCKEIN FINALA 2022
Azaroak 19, larunbata
21.00 (ateen irekiera), 21.30 (kontzertuen hasiera)
Tokiko artistarik onena
EREIN · KASERNA · PELÍCANOS
Sari nagusia
ARDE MARTE · GINGER · SILITIA
Doako sarrera

JOKOAN DAUDEN SARIAK:

Talde irabazlea
-EP profesional bat (gutxienez bost abesti) grabatzea, ekoiztea eta masterizatzea Bilboko El Tigre estudioetan.
-EParen 500 kopia editatzea, CD euskarrian.
-Bideoklip profesional bat grabatu eta ekoiztea.
-MAZ Basauri jaialdian kontzertua

Tokiko talderik onena
-MAZ Basauri jaialdian kontzertua

Euskarazko talderik onena
-Abesti bat grabatzea eta ekoiztea
-MAZ Basauri jaialdian kontzertua

Eskarabilera saria
-MAZ Basauri jaialdian kontzertua

Non Gaude

GIB, Entsegu Gelak eta Basozelaiko Gaztegunea
 Basozelai Kalea 11 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 00)
WhatsApp: (+ 634 984 615)
 zirtzart@basauri.eus
San Migeleko Gaztegunea
 Gernika 60 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 71)
 zirtzart@basauri.eus

 Basauriko Udala TTII | Pribatutasun politika

Bilatu