<<Basauriko Gazteguneetan ekainean eskainiko den programa>>
Kirolari lotutako doako jarduera sorta oparoa eskainiko du ZirtZart Basauri Gazteria Zerbitzuak EKAINEKO asteburuetan, 12-17 urte bitarteko gazteentzat: zenbait tailer egongo dira Basozelaiko eta San Migeleko gazteguneetan. Jarraian, gure egitarauaren laburpentxoa.
Hil hasierarako Hawaiiar Jaia antolatu dugu. Zenbait musika-estilok girotuko dute festa, eta fruitu exotikoen dastatze oparoa egongo da. Ekainaren 3an, Basozelai Gizarte Etxean.
Serigrafia tailerra ere antolatu dugu: ekainaren 10ean izango da Basozelain, eta ekainaren 11n San Migelen. Gazteek aukera izango dute beren diseinuak egiten eta serigrafiatzen ikasteko.
Ekaineko hirugarren astebururako, Butroera irteera egingo dute gazteek, kirola eta abentura bizitzera: kanoan eta arku-tiroan ariko dira. Hileko azken astebururako, kirol-gymkhana antolatu dugu Basozelain, auzoko jaien barruan. San Migelen, berriz, «Filmania»rekin amaituko dugu ekaina.