ZirtZart Basaurik «Gabon Tekno STEAM» eta «Gabon Gazte» campusak eskainiko ditu, 12 eta 16 urte bitarteko gazteentzat, abenduaren 26tik urtarrilaren 5era
- Gabon Tekno STEAM, abenduaren 26tik 30era Arizko Dorretxean
- Gabon Gazte, urtarrilaren 2tik 5era Basozelai Gizarte Etxean
Basauriko Udalak, ZirtZart gazteria zerbitzuaren bitartez, 12 eta 16 urte bitarteko gazteentzako bi jarduera eskainiko ditu, abenduaren 26tik urtarrilaren 5era bitartean. Hain zuzen ere, «Gabon Tekno STEAM» eta «Uda Gazte» campusak izango dira.
Lehenengo campusa, Gabon Tekno STEAM, Arizko Dorretxean eskainiko da astelehenetik ostiralera, 10:00etatik aurrera eta egunean hiru orduko iraupena izango du. Jardueren artean, parte hartzaileek 3Dan diseinatzen ikasiko dute eta gainera, software ezberdinen bitartez ordenagailuan sortutako diseinua nola inprimatu. Bestalde, Gabon Gazte campusa Basozelaiko Gaztegunean eskainiko da, astelehenetik ostegunera, 11:00etatik aurrera, eta egunean bi orduko iraupena izango du. Bertan, kirola, ginkanak, eskulanak eta irteera izango dira, besteak beste.
Interesdunek izena emateko aukera izango dute azaroaren 15etik abenduaren 15era, telematikoki, gazte-zerbitzuaren webgunearen bitartez (zirtzart.basauri.eus) edo aurrez aurre, Basozelai Gizarte Etxean dagoen Gazte Informazio Bulegoan. Plaza-kopurua mugatua denez, «ZirtZart Bazkide»-n alta emanda badaude lehentasuna izango dute plaza horiek esleitzeko orduan.
Tarifari dagokionez «Gabon Tekno STEAM» eskaintzan parte hartzeko 30€-ko kuota ordaindu beharko dute eta «Gabon Gazte»-n ibiltzeko 15€-koa. Bi eskaintzetan parte hartuz gero dena batera 35 euro izango da prezio. «ZirtZart Bazkide» sisteman altan emanda ez badaude, 10 euroko gehigarria dute kuotan, beraz, bi campusetan parte hartzeagatik ez zaie deskonturik aplikatuko.