<<Silitia, Rockeinen hamargarren edizioaren sari nagusiaren irabazlea>>
-Kaserna izan da tokiko talderik onena, Ginger taldeak euskarazko artistarik onenari saria irabazi du eta Arde Marte bikoteak, Eskarabilera saria
-Finala iragan larunbatean izan zen, azaroaren 19an, eta 170 gonbidapen banatu ziren
Silitia bizkaitarrak izan dira Rockein talde eta bakarlarien musika-lehiaketaren hamargarren edizioaren sari nagusiaren irabazleak. Xabier Barrutiak eta Ibai Silicatok osatutako bikoteak 60ko hamarkadako rock mistikoaren eta pop jostagarrienaren erreminiszentziak dauzka eta iragan larunbatean, azaroaren 19an, izandako finalean Ginger eta Arde Marteri gailendu zitzaien. Rockeinen sari nagusiaren aurreko irabazleak Full Cab (2021), Cecilia Payne (2020), Sara Zozaya (2019), The Owl Project (2018), Los Cosméticos (2017), Albert Cavalier (2016), Grand Matter (2015), The Weapons (2014) eta Radiofunkens (2013) izan dira.
Tokiko talderik onenaren saria Kasernak irabazi du, 2020an Mr Pongo taldearen errautsetatik jaioak, eta Galdakao eta Arrigorriagako kideekin. Euskarazko talderik onena Zarautzko Ginger punk-rock laukotea izan da eta Arde Marte Ezkerraldeko pop eta elektronika bikoteak eraman du Eskarabilera saria; azken biak, gainera, Kategoria nagusiko finalistak izan ziren. Saritutako lau taldeek 2023ko MAZ Basaurin joko dute.
Social Antzokiak 170 gonbidapen banandu zituen iragan larunbateko finalerako. Emanaldiak Rockeinen Youtube kanalean zuzenean emititu ziren.
Parte-hartzearen bilakaera
Rockeinen parte-hartzaile kopuruaren bilakaera honakoa izan da 2013ko lehen ediziotik:
2013: 85 parte-hartzaile
2014: 105 parte-hartzaile
2015: 95 parte-hartzaile
2016: 110 parte-hartzaile
2017: 129 parte-hartzaile
2018: 135 parte-hartzaile
2019: 146 parte-hartzaile
2020: 169 parte-hartzaile
2021: 179 parte-hartzaile
2022: 188 parte-hartzaile
Nerbioi-Ibaizabalen sortutako lehiaketa erreferente da Euskal Herri mailan, parte-hartze datuek, eta jasotako proposamenen berritzeko gaitasunak (2021arekin alderatuz, parte hartzaileen %25a berriak dira) eta kalitateak erakusten dutenez.
Finaleko epai-mahai profesionala ondorengo pertsonek osatu zuten:
Álvaro Fierro
Musika kritikaria, musika dokumentalen zuzendaria eta Kultumetriako arduraduna, kulturaren eremuan inpaktua aztertzeko enpresa
Ruth Manzano
MIE Musika Industriaren Elkarteko koordinatzailea
Jon Agirrezabalaga
Soinu-ekoizle eta -ingeniaria El Tigre Estudiosen (Bilbon). Musikaria eta konpositorea WAS eta Zabalan
Olatz Allika
MIE Musika Industriaren Elkarteko koordinatzailea
Iker Bárbara
MondoSonoro aldizkariaren Euskal Herriko eta Errioxako edizioaren koordinatzailea, kultur sustatzailea eta DJa
Jon Zugazagoitia
Basauriko Udaleko Gazteria, Kirol eta Informatika zinegotzia
ROCKEIN 2022 SARIAK:
Talde irabazlea: Silitia
- EP profesional bat (gutxienez bost abesti) grabatzea, ekoiztea eta masterizatzea Bilboko El Tigre estudioetan.
- EParen 500 kopia editatzea, CD euskarrian.
- Bideoklip profesional bat grabatu eta ekoiztea.
- MAZ Basauri 2023an kontzertua
Tokiko talderik onena: Kaserna
- MAZ Basauri 2023an kontzertua
Euskarazko talderik onena: Ginger
- Abesti bat grabatzea eta ekoiztea.
- MAZ Basauri 2023an kontzertua
Eskarabilera saria: Arde Marte
- MAZ Basauri 2023an kontzertua
Rockein Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako bakarlari eta taldeei zuzendutako musika-lehiaketa da. Basauriko, Arrigorriagako, Galdakaoko eta Laudioko udalek bultzatzen dute, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza ere jasotzen du ekimenak. 2022an, zazpigarren urtez jarraian, parte-hartze markak haustea lortu du: 188 artistek eman dute izena.